Mitoak erori dira

Urte luzez ikusi izan nuen Goenkale telebistan. Gogoan dut Goenkaleko Maria Luisa familiako bihurtu zela etxe askotan, kalean gelditu eta aspalditik ezagutuko balute bezala hitz egiten ziotela – genio biziegia zuela, senarrak adarrak jartzen zizkiola…-. Neuri antzekoa gertatzen zait Arantza, Josu eta Iñigorekin. Goiz, eguerdi, arratsalde eta gauez; ekonomia, osasuna, pandemia, ingurugiroa… berdin dio zertaz, aurpegi berberak ikusten ditut pantailan. #Diotenez, laster albistegietako kazetarien lekua hartuko dute. Izan ere, krisi garaiotan langile publikoek elkartasuna erakutsi behar dute, Iñigok argi adierazi zigun moduan. Kontxu Odriozolak transmititzen zidan sinpatiatik urrun izan arren, akaso nik ere kalean topo eginez gero, azken aldiko zalantza

Segi irakurtzen

Urteurrenak

Maiatzeko aldizkaria ekainean iritsi zitzaidan, ohi bezala, astebete inguruko atzerapenarekin. Duela 20 urteko furgonetaren argazkia ezagutu nuen, baita ilusioz betetako kazetariena ere. GoiTB-ren urteurrenak, baina, Arrasate Telebistara eraman ninduen oharkabean. 30 urte bete ditu aurten. 30! Aitortuko dizuet itzelezko pena eman zidala gure ATB (eta Arrasate Press) galtzeak.  Gogoan dut, 7 urtetxorekin, aitaren telebista programa grabatzen zuten bitartean kristalaren beste aldean izan nintzela. Teknikari lanetan ez dakit zein zebilen, ezta elkarrizketatutakoa zein zen, baina ospitale zaharreko eskailerak baditut gogoan. “Erretratoa” izena omen zuen saioak, hala irakurri diot Joxe Aranzabali. Herriko jende esanguratsua elkarrizketatzen zuen aitak, ziur naiz goxo eta irribarrez, kamerak han zeudela ahaztera arte. Ez

Segi irakurtzen

Beldurrak aukera bihurtuz

Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak… etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, “normaltasun berria”. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala… Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari aurre egiteko. Besteak beste, ikasi dugulako urteotan osasungintzan egindako murrizketek hildakoak biderkatu dituztela, zaharren egoitzen pribatizazioak bertako bizi baldintzak nabarmen kaltetu dituztela, eta gobernari eta enpresari gehiegik lana bizitzaren gainetik jartzen dutela (besteen bizitzen gainetik, jakina). Eta, nola ez, ikasi dugu ere zailtasunen aurrean elkartasun

Segi irakurtzen

Jostorratzak prest!

Erosketak bukatuta, etxera bidean Famarekin elkartu naiz. Jaiegunetan Senegalgo arropa biziak janzten ditu, baina gaur ez zuen horretarako indarrik. Kontatu dit Ordiziako zaharren egoitzan “bere aiton-amonak” hiltzen ikusten dituela tantaz tanta. Ez dit esan zabor poltsak erabiltzen dituztela babeserako, baina bai beldurtuta dagoela. Oso. Baina zaindu egin behar dituela, “zeinek egingo du bestela”. Etxean jada, “osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka” bilatu behar dela entzun diet agintari politiko eta ekonomikoei. Famaren begi negartiak ditut buruan. Etxetik ezin irten dauden gure guraso eta aiton-amonak. Bakarrik hiltzen diren horiek, eta beraien familiak. Eta ezin dut. Ezin dut sinetsi bizitzaren gainetik ekonomia dagoela entzun izana, guztiok

Segi irakurtzen

Indartuko gaituen sarea

2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena eta Goierri ez dira hain ezberdinak. Bietan industriak jan ditu lur emankorrenak, Euskal Herrikoekin alderatuta langabezia-tasak baxuagoak dira, eta biztanleko BPGak, berriz, Gipuzkoako altuenak. Jakina, bi eskualdeetan emakumeenak dira datu txarrenak. Datu esanguratsuadakar Gaindegiaren 2019ko txostenak: Debagoienak du Gipuzkoako errenta desoreka txikiena, kooperatiben mugimenduak eskualdean duen pisu ikaragarriari esker. Goierriri buruz ez

Segi irakurtzen