Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, …
Tag: GoiBerri
Uzt 16
Loteak
Hainbat dendatan aurkitu ditzakegu produktu loteak. Esaterako, babarrun platerkada prestatzeko barazki sorta: porru erdi, kipula bat, piper eta azenario pare bana, eta patata bat. Pertsonalizatzeko aukera ere badugu: prestatu gabeko barazkien artean aukeratu, eta batu erosketa orgatxora. Saltzailearentzako aukera ona da, sukaldean pretentsio handirik ez edota kozinatzeko denbora apenas daukan publikoarengana iristeko modu erraza baita. …
maiatza 21
Gu.
Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan gutasuna-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen. Hain zuzen ere, subjektuak aipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean. Aldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, gutasuna. Eta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen funtsa. Eta halaxe izaten da proiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala …
Mar 19
Komunitateak
Albistegietako lehen lerrora egin dute jauzi komunitateek bat-batean; beno, energia-komunitateak dira modan jarri direnak. Izan ere, komunitatea erdigunean izatea, behar sozialak lehentasun bihurtzea, komunitateak ahalduntzea… hori guztia ez dago modan, eta ez dela sekula egongo esango nuke. Horregatik, ezinbesteko dugu ongi bereiztea zer den ekimen komunitario bat, eta zer den negozio estrategia, auzolanari eta erantzukizun …
Urt 29
Banderizotatik ihesi
Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen “aniztasuna”. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta …