2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, …
Tag: GoiBerri
Ira 25
Bizitza erdigunera ekartzen
Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu. Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, …
maiatza 08
Beldurrak aukera bihurtuz
Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak… etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, “normaltasun berria”. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala… Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari …
Mar 10
Indartuko gaituen sarea
2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena …