Heldulekuak

“Krisi egoeretan shocketik salbu mantentzen gaituena gure errelatoa da: nor garen, gure erroak, gure ibilbidea, gure historia.” Halaxe dio Naomi Kleinek “Shockaren doktrina” (2009) dokumentalaren hasieran, 2008an lehertutako krisiaren testuinguruan. Orduan ere krisi sistemikoaren ideiarekin luze aritu ginen: sistemaren kaosa, krisi ekonomikoa, ekologikoa, demografikoa, kulturala… Eta egungoa ere ez da oso ezberdina. Osasun larrialditik irten gabe, larrialdi ekologikoari buruz aritu zaizkigu, krisi energetikoaz… eta, azkena, gerra. Krisi sistemikoaren eta kolapsoaren ideiak berriz ere protagonismoa hartzen du, bakean uzten ez gaituen euli gisa. Etorriko den kolapsoaren aurrean, lehengaien gaineko espekulazio saio berri bat da gaur egungoa. Baina ez, kontsumo maila hau

Segi irakurtzen

Etorkizuna amesten

Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu

Segi irakurtzen

Goitik behera

Arrotzak zaizkit goitik beherako ereduak. Arrotzak, baina ezagunak. Eremu eta maila guztietan ditugu goitik beherako ereduak: harremanetan, kudeaketa ereduan, mugimendu sozialetan, herrigintzan bertan. Gune horizontal eta seguruak behar luketenak sarri bertikal zaizkigu, kudeaketa, praktika eta eredu ez demokratikoa dutenak. Badauzkagu pertsonen eta kolektiboen arteko goitik beherako harremanak, bata bestearen gainetik dagoela irudikatzen dutenak. Besteak beste, intersekzionalitatea eta askotariko zapalkuntzak ditugu atzean. Baditugu talderik gabeko taldeko erabakiak, baita ustez horizontalak eta demokratikoak diren erakundeetan ere. Botere harremanak sartzen zaizkigu tartean, eta erabakitze eskubidean zuzenean eragiten du ezagutza eta informazio arrakalak. Izan ere, demokrazia ez da eraikitzen soilik boto bat emanez edo

Segi irakurtzen

Gu.

Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan gutasuna-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen. Hain zuzen ere, subjektuak aipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean. Aldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, gutasuna. Eta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen funtsa. Eta halaxe izaten da proiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala ere, oinarrizko behar indibidualak aseta ez dauden bitartean zaila dela helburu komunak lehentasun izatea. Eta hortxe dago gakoetako bat, behar pertsonal eta kolektiboen arteko oreka bilatzea. Joko arauak definitzea eta arazoei nola aurre egingo diegun aurreikustea, zaintzatik eta zaintzarako. Ondo errotutako proiektu kolektiboetan ere badago

Segi irakurtzen

Kooperatiba politikoak

1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. Ildo beretik, azken urteotan formazio kooperatiboari garrantzia eman zaio hainbat kooperatibatan, oinarri sozial eta kooperatiboaren galerari erantzunez. Hala ere, esango nuke formazio saioak neurriz kanpo baloratzen ditugula maiz. Ezinbestekoa dugu kooperatiben oinarriak eta balioak ezagutzea, baina kooperatibismoa ezagutzaz harago doa. Norbanakoen militantzia, ardura soziala eta

Segi irakurtzen