Quantcast

Tag: formazio kooperatiboa

Kooperatiba politikoak

1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. …

Continue reading

unibertsitatea eta kooperatibismoa

Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua …

Continue reading

unibertsitatea eta formazio kooperatiboa

Egun on guztioi… Honako mezua eskolan pasatako urteek emandako “ezagutzaren” ondorio da. Ez naiz ezagutza teknikoari buruz ari, edozein unibertsitatetan ematen den ezagutza horri buruz ere ez. Gure unibertsitatearen ezaugarriak etorri zaizkit burura. Kooperatibismoaren oinarria den erakundea, kooperatibak (enpresa sozialak) aurrera eramango dituzten lagunak hezten duten unibertsitatea. Hala ere, egia da hori? Errealitatea al da?