Komuneko papera

Entzierroa komentatzen genbiltzala, tinbrea. Komuneko paper banatzailea etorri zitzaigun bulegora, Usurbildik zuzenean. Ez geunden komuneko paper beharrean, baina banatzaileak argi zuen: komuneko papera da enpresa batetako gauzarik garrantzitsuena. Ez folioak, ez wifia, ez inpresora. Komuneko papera. Kontatu zigun duela urte pila bat Olaberriako lantegi handi eta garrantzitsu batekin izandako pasadizoa. Nagusietako batek deitu omen zion telefonoz, laguntza eske. Arazo larri bat zutela, enpresan komuneko paperik gabe gelditu zirela, eta langileak sutan “zeuzkala”. Larria izango zen, bai, kalean “kategoria baxuagokoak” ikusteko gai ez zenak bere izenez deitu zionean. Lanetik irten eta etxera itzultzean, ezin izan nion tentazioari eutsi. Pasadizoak protagonismoa behar

Segi irakurtzen

Gure sare sozialetan

2009ko otsailean sortu nuen Twitter sarean kontu pertsonala. Denbora pasa den arren, irribarrez oroitzen ditut urte haiek. Sare sozialak komunitatea sortu, eraiki eta elikatzeko erabiltzen genituen garai hartan. Egoa puzteko beharra orduan ere bazen, baina saregintzarako eta elkarlanerako gogoa eta indarra zegoen atzean. Aspaldi da Twitter eraldaketarako tresna gisa bizi ez dudana. Beti izan da enpresa pribatu bat, bai, gure datuak eta informazioa baliatu dituena negozioa egiteko. Hortaz kontziente izanda ere, eskaintzen zituen aukerak baliatzen saiatu gara, kontzienteki. Kontrabotererako, aldarrikapenerako eta egitasmoen dibulgaziorako. Baina azken urteotan giroa bereziki gaiztotu da, gaiztotu dute, horretarako algoritmoak erabiliz. Kontrara, zorionez hor dugu Mastodon,

Segi irakurtzen

40

Artikuluaren izenburua ez da mamiak eskatzen duena, badakit. Hamarkada aldaketari omenaldia egin nahi nion, hori da egia. Baina zer izan zen 1983a, gure gurasoentzako berezia izateaz gain? Frikiok, adi: AEBn A taldea telesailaz gozatzen hasi ziren, Arpanet TCP/IP protokoloa aplikatzen hasi zen (Internet-en garapenean gakoa) eta lehenbizikoz telefono mugikor bat merkaturatu zen. Gertuxeago, uholde izugarriak. Bilboko irudi latzak eta Oria ertzeko errotak urak hartuta. Euskalgintzako frikiok eta migranteok, hau guretzako: Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zen. Hurrengo urtetan etorriko ziren herriko telebista, aldizkaria, emakume taldea, aisialdi elkartea eta enpresak euskalduntzeko elkartea. Hamarkada haietan Arrasateko euskalgintza hamaika frontetan aritu zen, eragile

Segi irakurtzen

Festarik festa

Hastear da udal eta aldundien jardunak geldiarazten dituen “demokraziaren festa”. Festa baino, hasi aurretik nekatu gaituen publizitate kanpaina. Herri eta lurralde batzuetan esperantzaz beteta biziko dituzte egunok, behingoaz aldaketa iritsiko dela pentsatuz, edo lau urteotan egindako lanak segida izango duela sinetsiz. Beste batzuetan, ba beno, “dagoenarekin jarraitu behar” asumituta, edota “besteak okerragoak dira” pentsatuta, guztiak frustrazio puntuaz. Hurrengo astetan azken obrak hasten ikusiko ditugu, azken inaugurazioak egiten, azken kontratuak sinatzen. Gutxi batzuen tripak angulekin bete zirenekoak ere garai hauetan izango ziren; gipuzkoarron osasun eta poltsikoak okertuko zituen erraustegia eraikitzeko kontratuak ziren orduko negozio. Eta beteko zaizkigu buzoiak propaganda koloretsuz. Funtsean,

Segi irakurtzen

Eskubideez harago

Azken asteotan eskubide indibidualen defentsa irmoa nonahi: iritzi artikuluetan, sareetan, agerraldietan… Baina ez, ikastetxea aukeratzea ez da eskubidea. Bai, ordea, doako hezkuntza publikoa jasotzea. Hor amaitzen da eztabaida. Hezkuntza sistema ikuspuntu merkantilistatik bizi nahi dugula? Ba hortxe ditugu ikastetxe pribatuak: sartzeko nahikoa diru izanez gero, eta zure izen-abizenak edo jatorria arazo ez badira, barra librea. Egungo EAEko hezkuntza sistemak arrakala sozialak are sakonago bihurtzen ditu, pribilegioak betikotuz. Hezkuntza arautuko sareen eta ikastetxeen arteko segregazioa da ondorioetako bat. Segregazioa ez delako zoriz gertatzen den zerbait, erabaki politikoek sortzen baitituzte horretarako baldintzak. Egiturazko arazo bati hautu indibidualekin erantzuten aritu gara orain arte.

Segi irakurtzen