Komunitatearen garapenerako (eraldaketarako) egiturak eta sareak

Krisi sistemikoa edo sistemaren kaosaren argumentazioa hainbat autorek defendatzen dute, eta egungo krisi finantzario-ekonomiko-soziala aurrekari gisa definitu. Sistemaren kaosari era ordenatu baten aurre egitea aipatzen zuen Joseba Azkarraga MUko kideak, paradigma aldaketarako prest izatea, trantsizio ordenatu batera bideratuz.

Politika ekonomikoetan (eta enpresarialetan), bi ildo hauek ezagutu ditut gaurkoan (Lasuen-en “Marx 1972″ liburuari esker): 1) ahalik eta denbora laburrenean produkzioa biderkatzea bilatzen duena eta 2) produkziorako egiturak lehenbailehen sortzea bilatzen duena (honakoa ei da Leninek aplikatu zuena eta garapen bidean dauden herrialdetan aplikatu dena). Lehena Taylorismoarekin lotu dut nik, nire ezagutza ekonomiko mugatuaren ondorioz, eta era berean, gure ekonomiako politikak horiek direla iruditu.

Hala ere, eta lehenengo paragrafoa kontuan izaten badugu, egungo helburua litzateke paradigma aldaketarako egiturak lehenbailehen prestatzea. Horretarako, baina, Lasuen-ek aipatzen du ezinbestekoa dela eraikuntzaren helburua, lortu nahi den eszenatokia, ondo definituta izatea. Komunitatearen garapena buruan, zein parametrotan mugi gaitezkeen ezagutzea, eta zein izango litzatekeen (ustez) sistema honetan bizirauteko politika/estrategia.

Bitartean, sareak eraikitzen jarraitzea ezinbesteko ikusten dut. Baina ez sare enpresarialak soilik. Komunitatearen garapena beste parametro batzuetan ulertu behar badugu, ikuspegi integrala izan behar dugu kontuan. Nekazaritza, etxebizitzak, kultura…

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude