Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, …
Category: kooperatibismoa
Ira 25
Bizitza erdigunera ekartzen
Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu. Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, …
Mar 10
Indartuko gaituen sarea
2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena …
Aza 06
FEE: bazkideak, bazkide-mutualistak eta ebentualak
Bazkideei soluzioa bilatu eta topatuko omen zaie. Atzo Juan Manuel Sindek (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko bozeramaleak) argi utzi zuen Onda Vascan egindako elkarrizketan: bazkideen langabeziari, lehenaldian egin gisara soluzioa topatuko zaio. Birkokapenak, kalte-ordainak, aurre-erretiroak eta abar. Gogorra izango da urte mordoxka baten ondoren etxera esku hutsik joatea, hala ere. Bakoitzaren enpresaren alde ahalik eta gogorren lan … Continue Reading
Urr 22
Parte-hartzea eta bideragarritasuna zalantzan
Arantza Tapiak esan berri du MONDRAGONen eredua birpentsatu behar dela, eta erabakiak batzar orokorretan hartzeak prozesua moteldu egiten duela. Horrez gain dio MONDRAGONek jo beharko lukeela kanpoko enpresetara ez direlako gai enpresak “reflotatzeko”. Ez naiz ni inor Fagorren hartu diren erabakiak zuzenak izan diren ala ez esateko, baina tesi gaiak ikutu eta ezjakintasunetik hitz egiten … Continue Reading