Etiketaren artxiboa: gabonak

Gabonak badatoz

Beti esaten da urtetik urtera gero ta lehenau hasten diala gabonak. Telebistako iragarkixak diala batetik, denda haundixetako turroi, polboroi eta jostailu ilara luziak diala bestetik, eta herrixetako denden eskaparate, kale argi, eta plazako pinua bestetik.

Bai, OƱatin jarri daue pinua honezkeo, undiok etxaue argirik jarri, baina hor dau udaletxian aurrian, tente, bere ingurunetik kanpo, baila hori batzuk zainketan daue bere perimetrua, undiok biluzik dau pinua, baina argi desberdinekin jantzitta dauenian, baila horreik ez dot uste jentia bertara bonbilak harrapotea sartzea eragozten daueinik, barrenengo arramak moztu itten xaue, apur bat zailtxuaua jarteko.

Gainera aurten kale argittan aurreko urtietan baino bastante gutxiau gastauko ei dau udalak, espero hurringuan artian gutxiau izatea, ez dau zetan hainbeste argi jarri biharrik kalian jentia gabonak diala konturaketako.

Ta betikua, turroiakin ta halakuakin kontuz ibili biharko gara, bestela gerri inguru ta ipurdixek igarriko daue!