Etiketaren artxiboa: merkia

Aparkaleku merkia

Gaur Legazpin egon naiz, frontoi azpixan dauen aparkalekuan itxi dot kotxia, 5 xentimokin bixar goizeko 11:15ak arte neukan aparkaitteko aukeria, ta dirua sartu dotenian ilunkarako 6:15 zian, 3 ordu 5 xentimo.

OƱatiko lurrazpiko aparkalekutan berriz lehenengo orduerdixa ez da ordainketan, Arrasatekuan berriz ordua euro bat, zelatan dauz halako desberdintasun haundixak halako gertu dauzen hiru herrin artian? Nik behintzat ez dot ulerketan, kotxiak kaletatik kentzea interesaitten bada, prezio merkiak jartea ez zan izango onena?