Etiketaren artxiboa: pago

Pago Usoko ospakizunak

Aurreko baten idatzi neben moduan, aurten Pago Uso elkartiak 50 urte beteten dau, justo gaurko egunian.

Bazkidiantzako luntx bat antolatuta euen gaurko, ez da jende larrei
etorri, baina gustora geratu gara danok. Miren eta Agurtzane
trikitalaixek girotu doskue luntxan denboria, gainera argazki zahar
batzuk batuta, honein proiekziñotxo bat eiñ du.

Datorren zapatuan gabonetako plater tiraketa txapelketa izango da, ta
ostian bazkaixa eiñgo daue, 50 bat pertsona dauz apuntauta, bertan
egotea espero da elkarteko lehenengo lehendakarixa izan zana, lehenengo
batzordekidiak, bizirik jarraiketan daueinak, eta plater tiraketa
munduan Oñatiko beteranuena dana.

Aber ba danak ondo urteten dauen.

Pago Usok 50 urte

Astian entzun du Fagor Arrasatek 50. urteurrena ospatzen dauela aurten. Oñatin badau elkarte bat urteurren berdina ospatzen dauena, Pago Uso da hau. Ni 3. urtez nau bazkide moduan, orduan elkartian historixiakin konparauta gutxi dala esan leike.

1957ko abenduaren 18xan sortu zan elkartia, Txantxiku-Txoko elkartian ehiza eta arrantza sail bezala, ta orduko lehendakarixa Juan Zelaia “Upain” izan zan. Mende erdi honetan hainbat ekintza gauzatu dira, normalian ehiza edo arrantzakin zerikusixa dakoinak, eta plater tiraketa be protagonista izan da.

Hainbat egoitzatik pasau ostian, orain plazan dau kokatuta elkartia, 310 bazkide dako, eta herrixan alde ekintzak eitten jarraiketan dau, tartian herriko beste elkarte danakin batera antolaketan dan Herri Eguneko txorizo ta salda dastaketia.

Urteurrena ospaketako, aurreko astian Errioxan eta arabar Errioxan egon ginan, lehenengo LAN upategixan eta ondoren Luis Alegren, Biasterin, bazkaltzen. Gaur berriz Mus txapelketia egon da, ta hamairu bikote aurkeztu dira.

Beste 50 urte jarraittu daixela.