Etiketaren artxiboa: durango

Durangoko Azoka

Egubaikotzean Durangora joan ginan euskal liburu eta disken azokara, urteroko ohittura bat bihurtuta dauena honezkero. Eguerdiko ordubixetarako han geuzen, ta nahiko ondo euen liburu eta disko desberdinak ikusi ahal izateko.

Nik urtero erosten dot zerbait, baina hori bai, diru kantitate bat gastautakuan, planto eitten dot. Bestela, hainbeste liburu ta disko erosiko neike, diru barik geratu arte. Eskerrak txartelakin ordainketako aukeraik ez dauen momentuz, ta espero dot ez daueila sekula jarriko, bestela…

Aurtenguan liburu bat, Toti Martinez de Lezean “El jardin de la Oca” eta pelikula bat, Oreka TXen “Nömadak TX”, erosi dittut. Liburuakin ez naiz hasi oraindik, baina gaur gabian aber ekitten xaten. Pelikulia ikusi dot, ta oso interesantia pentsau xat, txalapartia ta munduko kultura desberdinak nahastuta, Fusioa lortzen dute.

Jente askok esaten dau Durango erosten dian liburuak modiatik erosten diala askotan, ta jentiak ez dauela gero honeik irakurten. Nik behintzat orain arte Durangon erosi doten liburu danak irakurri dittut, ta baten batzuk behin baino gehixautan be bai.

Kritikatxo bat gura neike eittea hemendik Durangoko azokara umiekin joaten direnai. Hainbeste jente dabilen lekuan, umekotxiakin ibilttea ez da bape praktikua ez gurasuendako ez han dabilen jendiandako. Badauz dendatan umiak bizkarrian edo paparrian iruateko motxilak, ta halakuan gainian doian umiak be gehixau ikusten dau. Baten batek pentsauko dau, “ezaun da honek ez dakola umeik…”, ba egixa da, baina nik egunen baten umiakin joan biharra badakot, ez dot umekotxerik iruango, nere gainian iruangot.