Artikulu gau Gai Monografikoak 52-n argitaratu da: langile klasea eta alternatiben sarea Zailtasun ekonomikoak aitzakia hartuta batzuetan, ekoizpen arazoak beste batzuetan, edota inongo arrazoirik eman gabe, hainbat lantoki itxi dizkigute urteotan. Lanik gabe utzi gaituzte, errutinarik gabe, ezintasun eta ezinegonean murgilduta. Edo, sinpleki, lantokiak ixtearekin meha-txatu gaituzte. Mehatxatzen gaituzte uneoro. Izan ere, beldurra da …
Tag: kooperatibismoa
Aza 18
Ekonomia soziala bai, baina zertarako?
Greziako Thessaloniki hiriaren kanpoaldean dago VIO.ME lantokia. 2011. urtean jabeek abandonatu egin zuten fabrika, irabazi gehiago izateko nahiagatik. Bertako langile askorentzat pentsaezina zen beste lanpostu bat topatzea, eta soluzioa bakarra zen: fabrika okupatzea. Beraiena egin, beren kabuz ekoitzi, familiak salbatu, duintasuna salbatu. 2013tik, xaboi naturalak ekoizten dituen kooperatiba da VIO.ME. Lantokian bertan ospatu zen “Langileon …
maiatza 27
4 paretetatik harago
Inork ez ninduen zoriondu. Gutxi batzuek ulertu zuten. Horrela hasi nuen ELAko ibilbidea. Eta hala pasa ditut lehen hilabeteak: ingurukoei ulertarazten zergatik utzi nuen kooperatiben mundua, eta nola egin nuen salto sindikalgintzara. Sindikatu eta kooperatiben arteko lotura estua azaltzen orduak pasa ditut. Prekarietatea egon badagoela esaten. Oso egoera latzak badaudela baita Debagoienean ere. Eta sindikatuak …
Api 26
Ilunak argituz
Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan… Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan. Erronka enpresarialez jositako hamarkadak izan dira. Gerra ondorengo Arrasate banatu eta gosetuan hasi, frankismotik pasa, …
Urt 31
Kooperatibak irla direnean
Debagoienean kooperatibak ohikoak dira, Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren hastapenetatik bailaran izaera juridiko ohikoa bihurtu da. Komunikazio kooperatibak, industria kooperatibak, zerbitzuak, hezkuntza… esparru guztietara hedatu da kooperatibismoa. Demokrazia ekonomikoa, berdintasuna, elkartasuna… (nahi) ditugu erakundeotan. Kooperatibak ez dira perfektuak, kooperatibismoa egunerokoan praktikara eramatea ez da erraza, baina eredu justua(agoa) da. Hala ere, inpresioa daukat berdintasuna eta eraldaketa soziala …