Argindarraren prezioa. Zahar egoitzetako baliabide eta arreta falta. Segregazioa. Arrakala sozialak. Prekarietatea. Emakumeon aurkako indarkeria. Laneko heriotzak. Amaigabeko zerrenda, baina kaleak hotz ditugu. Haserre eta amorrurik ez da nabari, zenbait bilkura, greba eta pankartez harago. Iluntasunera ohitu garelako izango da akaso. Nekea izango da bestela. Etsipena. Eta etsipen horretan, amestea ere ahaztu zaigu. Irudikatzea, sortzea, eraikitzea. Beharrez betetako garaiak ditugu, baina tresnak falta zaizkigula dirudi. Hain zuzen ere, kooperatibismoaren rola beharrak estaltzea izan da bere hastapenetatik. Hor kokatu behar ditugu, esaterako, industrializazio garaian biderkatutako kontsumo kooperatibak: oinarrizko produktu eta elikagaiak langileen eskura jartzeaz gain, ehun soziala berreskuratzeko tresnak ziren beren
Segi irakurtzenEtiketa: kooperatibismoa
Etorkizuna amesten
Mahai-inguru, elkarrizketa eta bazkalosteko hitz aspertuetako galdera: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Erantzuna? Norberaren zamek eta momentuko umoreak baldintzatua, zalantzarik gabe. Horregatik, erantzun azkarra ekidin, eta amesteko eta imajinatzeko postura hartu dut tarte batez. Ezkerrera eta gora joan zait begirada. Ezkerrera, eta gora. Ez dakit hori den amesteko postura ohikoa, edo hautu pertsonal ez-kontzientea den. Dena den, ez didazue ukatuko baduela irakurketa politikoa. Honek ere bai. “Geure gainetik, izarrak bakarrik”… diote Iruñea aldean. Artikulua idazteko erritmo biziegia du soinu bandak, baina erakusten dit norabidea. Etorkizuna imajinatzeko, ezinbestekoa dugulako pentsatzea geure gainetik izarrak bakarrik ditugula. Ez dugula ezta kristalezko sabairik ere. Amestu
Segi irakurtzenAurkezpen gutuna
2021eko irailaren 14an Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako kolaborazioa da honakoa. Kaixo, arratsalde on. Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, Goierrin bizi den arrasatearra. Eta akaso… aurkezpena gehiago luzatzerik ez du merezi. Idatzizko zein ahozko artikulu bakoitza baita aurkezpen gutun bat bere baitan, are gehiago ezizenik onartzen ez den medioetan. Halaxe hasi dut ba gaurko hitzartzea, anonimotasun ezak emandako zama gainetik kendu nahian. Arrasatearra izateak badu, inplizituki, “kooperatibismoaren kalitatearen Q-a”. Aitortuta ere, geure herrian badugula kooperatibismoaren inguruan zer hausnartu.. Zer izan zen, zer den, zer lortu eta deskuidatu den… Luze eta sakon hausnar genezake. Baina, autokritikak autokritika, geure mugak onartu behar ditugu.
Segi irakurtzenKooperatiba politikoak
1985ean ULARCOko Zerbitzu Zentralek bultzatutako ikerketa pilotua dut esku artean: La experiencia de Mondragón como proceso. 1971n ULGOReko Kontseilu Sozialak jasotako hausnarketa irakurri, eta begiak zabal-zabalik jarri zaizkit: “jarrera kontsumistak, austeritatetik urrun daudenak eta kapitalistak” hazten ari direla dio, eta beharrezkoa dela formazio kooperatiboa. 1971n, bai. Frankismo garaian, krisi bezperatan, kooperatibak hazkunde bizian murgilduta zeudela. Ildo beretik, azken urteotan formazio kooperatiboari garrantzia eman zaio hainbat kooperatibatan, oinarri sozial eta kooperatiboaren galerari erantzunez. Hala ere, esango nuke formazio saioak neurriz kanpo baloratzen ditugula maiz. Ezinbestekoa dugu kooperatiben oinarriak eta balioak ezagutzea, baina kooperatibismoa ezagutzaz harago doa. Norbanakoen militantzia, ardura soziala eta
Segi irakurtzenUtopiaz harago
Goierriko Koopfabrika hasi genuen pasa den astean Ordizian, BiziOla sarearen ekimenez eta Olatukoop eta Ordiziako Udalaren laguntzaz. Kooperatibismoaz, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz eta alternatiben saretzeaz aritu ginen, baita lurraldearen egituraketari buruz ere. Bazen saio horretan Debagoienera itzularazi ninduen zerbait. Aita oroitu nuen, jakina, gozatuko baitzuen kooperatibismoaren irakurketa integral harekin. Baina harago, mugimendu kooperatiboaren saretzearen ilusioa zen nagusi bertan. Eta hala izan da Goierriko ESEa saretzeko abiatu dugun prozesuan: eskualde mailako hainbat eragile elkarlanean, komunitatearen ongizatea ardatz eta helburu dugula. Bide horretan, eta Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren hastapenetan gertatu bezala, komunitatea, eskualdeko izaera eta lurraldetasuna dugu oinarrian. Abiapuntuak oso ezberdinak izanik ere, Goierrik
Segi irakurtzen