Uztailaren 6tik 8ra Oñatiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: “IISJ Congreso Internacional: La Economía Social”. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak ditugu, besteak beste. Ekonomia Soziala lantzen duen kongresu honetan MU Enpresagintza – MIKeko ikertzaileok ere parte hartu dugu, bai antolakuntzan, eta baita gure ponentziekin ere. Nik ere hartu dut parte, nire tesian lantzen ari naizen gaiaren lehen emaitzak aurkezteko. Zer aurkeztu dudan? Ba Mondragon Korporazioa
Segi irakurtzenEtiketa: kooperatibismoa
Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?
(artikulu osoa ezin izan dut berreskuratu) Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste batzuk zabaltzea. Deslokalizazioak, berriz, lekukoak itxi eta lurralde “merkeagoetara” joatea esan nahi omen du. Eta hori neukan buruan. Jakina, horrekin erlazionatuta Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren nazioartekotze kuriosoa ere badut buruan. Esan nahi dut, badirudiela arlo gako batzuk alde batera utzita, itsu-itsuan, joan direla atzerrira. Nolabaiteko estrategia
Segi irakurtzenKooperatibismoa sustatzen eta sarea josten
Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena. Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira: Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren inguruan sortuta dauden elkarte eta ekimenen inguruko informazioa zabaldu, beraien arteko erlazioak sortuz edo estutuz. Kooperatibismoaren inguruko ezagutza bultzatu, informazio iturriak bilduz eta elkarbanatuz. Kooperatibismoaren ingurunean lanean ari diren pertsonak eta erakundeak zein bestelako eragileak bildu eta elkartu, lankidetza bultzatuz. Egon litezkeen gabeziak detektatu
Segi irakurtzen“Beste balore batzuetan oinarritutako gizarterantz joan nahi dugu”: BAGARA proiektuaren AURKEZPENA
Entzungo zenuten, baina gaurkoan Bagara prozesuaren aurkezpena izango dugu Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Prozesuari buruzko bideo bat eta artikulu pare bat txertatuko ditut mezu honetan. Ondo izan! https://web.archive.org/web/20130919065350/http://goiena.net/bideoak/destakatuak/bagara-plana-aurkeztu-dute-1go-zatia http://goiena.net/debagoiena/albisteak/bagara-prozesua-aurkeztuko-dute-martxoaren-11n http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7498233&menuId=7109426&onlypath=true
Segi irakurtzenunibertsitatea eta kooperatibismoa
Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua eskaintzea… Artikulu osoa, hemen. Ondo segi! Formazioa eta hezkuntzaren gaiarekin bukatu nahiko nuke. 1999ko LARRUN hartan ere kezka handiarekin agertzen zen gaia, baina orain esperientziaz egin den azterketan ere atera da balore kooperatiboen transmisioan Mondragon Unibertsitateak ez duela behar bezala bultzatu. Zein da zuen iritzia?
Segi irakurtzen