Quantcast

Tag: kooperatibismoa

Enbata-Alda! aldizkariko artikulua

Twitter-en idatzi bezala, hemen duzue Enbata-Alda! aldizkariko 2193. zenbakia, Arrasateko Kooperatiben Esperientziari buruz idatzi nuen artikulua biltzen duena. Enbata – Alda 2193 – 2011-09-08

EHUko ikastarotik bueltan

Nire tesia aitzaki hartuta, non krisiaren kudeaketa kooperatibetan aztertu nahi dudan, lehenengo aldiz EHUko Uda Ikastaroetara etorri naiz. Krisian agente ekonomiko ezberdinek duten eragina aztertu da honako izena duen ikastaroan: “Crisis y agentes económicos: un marco mundial en crecimiento“. Zein zen nire helburua? Nire formazioa hobetzea jakina. Izan ere, informatika arlotik etorrita, arlo ekonomikoan ez …

Continue reading

IISJren Nazioarteko Kongresua Oñatin: Ekonomia Soziala

Uztailaren 6tik 8ra Oñatiko Unibertsitate zaharrean nazioarteko kongresua dugu, Ekonomia Sozialari buruzkoa: “IISJ Congreso Internacional: La Economía Social”. Ekonomia soziala zer den entzunda izango duzue, helburu sozialak bilatzen dituen enpresa-ekonomia eredua. Zenbaitzuek beren presentzia dudan jartzen duten arren, kooperatibak ekonomia sozialeko erakundeak dira, hala kontsideratzen dira. Kooperatibekin batera, zeintzuk agente ekonomiko zein sozialak diren, GKEak …

Continue reading

Multilokalizazioa… edo deslokalizazioa?

(artikulu osoa ezin izan dut berreskuratu) Egia esan, Enpresagintzan hasi arte ez nekien ezer multilokalizazioaren inguruan. Gogoan dut ingeniaritza informatikoa ikasten ari nintzenean halako gauzetaz, deslokalizazioaz, arduratzen nintzela. Baina multilokalizazioa? Hitza ez nuen Enpresagintzara (ETEO garai hartan) iritsi arte entzun. Eta orduan jakin nuen multilokalizazioak esan nahi duela, azaletik definituta, lekuko enpresak mantenduz atzerrian beste …

Continue reading

Kooperatibismoa sustatzen eta sarea josten

Maiatzaren 28an Demokrazia Ekonomiaren II. Topaketa ospatu zen, Arrasateko Kulturaten. Jardunaldi aberasgarri eta interesgarria izateaz gain, ekimen berezi baten hasierako puntua izan zen, bertan bildu ginenon arduretako batzuk bideratzeko tresna. Tresna interesgarri eta erabilgarria bihur daitekeena. Azaleratutako ardurak bideratzeko honako helburuak aurrera eramatea interesgarria dela kontsideratu dugu, epe ertain eta luzera begira: Kooperatibismoaren eta ekonomia …

Continue reading

loading