Entzungo zenuten, baina gaurkoan Bagara prozesuaren aurkezpena izango dugu Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Prozesuari buruzko bideo bat eta artikulu pare bat txertatuko ditut mezu honetan. Ondo izan! https://web.archive.org/web/20130919065350/http://goiena.net/bideoak/destakatuak/bagara-plana-aurkeztu-dute-1go-zatia http://goiena.net/debagoiena/albisteak/bagara-prozesua-aurkeztuko-dute-martxoaren-11n http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=7498233&menuId=7109426&onlypath=true
Tag: kooperatibismoa
Mar 13
unibertsitatea eta kooperatibismoa
Kaixo guztioi. Gaur, tesiarekin bueltaka nabil honetan (gaur ere esan beharko nuke), mahai-inguru bateko edukia aztertzeko aukera izan dut. Bertako parte-hartzaileak Joseba Azkarraga, Mikel Zabala eta Joxean Alustiza dira. Kontua da beste gairen batzuen artean, blogean behin aipatutako gaia lantzen dutela. Jakina, nik planteatu nuena baino landuagoa! Interesgarria iruditu zait blog honen irakurleak zaretenoi testua …
Mar 06
TU Lankiden, krisiaren ondorioak
Arrasateko Mondraberri.com webgunean topatu dut gaurko berria. Bertan 2008an Mondragon Taldean izandako emaitzen laburpen bat eskaintzen du. Hona hemen aipatu artikulua: ” Mondragon Taldeak 1.800 lanpostu galdu zituen 2008an. Horietako 740 Euskal Herrian.Taldeko lehendakaria, Jose Mari Aldekoa, “ezkor” ageri da epe laburrera begira, baina baita “baikor krisia gainditzeko daukagun ahalmenagatik” ere. “TU Lankide ” boletinak …
Ots 23
unibertsitatea eta formazio kooperatiboa
Egun on guztioi… Honako mezua eskolan pasatako urteek emandako “ezagutzaren” ondorio da. Ez naiz ezagutza teknikoari buruz ari, edozein unibertsitatetan ematen den ezagutza horri buruz ere ez. Gure unibertsitatearen ezaugarriak etorri zaizkit burura. Kooperatibismoaren oinarria den erakundea, kooperatibak (enpresa sozialak) aurrera eramango dituzten lagunak hezten duten unibertsitatea. Hala ere, egia da hori? Errealitatea al da?
Ots 11
Langile ebentualak = Kooperatibismoa?
Arrasateko esperientzia kooperatiboaren inguruko liburuak irakurri eta irakurri nabil, azkena LANKIk orain dela gutxi atera zuen liburua (La experiencia cooperativa de Mondragón, Liburu eta Argitalpenak atalean azaltzen dena). Gaurkoan ebentualen aspektuak lantzen nabil. Izan ere, krisian ebentualak izango dira, beharbada, kaltetu nagusiak. Baina garrantzitsuak al dira? Kooperatibismoa sentitzen duen orok baietz esango du, guztiak garela …