Uztailaren 15etik artikulu hau buruan, baina ezin hitzak topatu, aita. Bi hilabete pasa dira jada. 2 hilabete Gasteizko ZIUn hil zenetik. Maite zaitugunez inguratuta. Guztiok batuta, besarkada amaigabeetan murgilduta. Astea ere hala pasa zenuen, anai-arreba eta ilobez inguratuta. Leku hotza epel bihurtu zuten guztiek, belarrira xuxurlatutako abesti iraultzaileekin, irrintziekin, barre algara eta eskertza sentikorrenekin. Guztiok agurtu nahi zintugun, aita. Maite zaitugula esan, guri eta komunitateari emandako guztia eskertu… eta iristea nahi ez genuenari aurre egiten saiatu. Halaxe darraigu. 2 hilabeteotan errekonozimendu hitzak jaso eta jaso ari gara, oraindik ere tantaz tanta iristen ari direnak. Kooperatiben mundutik, euskalgintzatik, herrigintzatik… Baina baita
Segi irakurtzenEtiketa: agur eta ohore
Berriro itzuliko balitz…
Abixurik eman gabe etortzen zara burura, aittona. Xabier Leteren Habanerarekin malkoak isuriz, behin eta berriz. Zure bihotzeko amoña Maritxurekin utzi zintugun Bidaniko kanposantuan, pasa dira jada bi urte. Habanera kantatu genizun, Arrasateko Gorrotxategitarrek osatutako bertsoekin. Negar malkotan ginen, eta badirudi musika goxo hori iltzatu zaidala barrenean. Malkoak begitan, zure ziklista garaiak gogoan, irribarrea bihotzean eta beste hamaika goxotasun eta historia barnean. Azken aldian asko hitz egiten dut zuri buruz, aittona. 1936an gerra lehertu bezperan Madrildik Azpeitira egun baten nola iritsi zinen bizikletaz. Azken kilometroak patata zakua bizkarrean jarrita. Gizon ausarta zinen, aittona. Gerra garaian gudari, Intxortan eta Gernikan. Baina iluntasuna
Segi irakurtzenOmenaldi txiki bat
Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke. Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei emandako maitasuna datorkit burura. Azken unera arte emandakoa. Ez dut ahaztuko, era berean, Madrildik Azpeitira 14 ordutan bizikletaz egindako bidai hura. Pena 1936ko uztaileko hurrengo eguneko egunkariak gerra kontuak izan zituela, bestela, gure aittonak lekutxo bat izango zuen prentsan! Ez ditut ahaztuko taxista garaiko kontuak,
Segi irakurtzen