Omenaldi txiki bat

Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke.

Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei emandako maitasuna datorkit burura. Azken unera arte emandakoa.

Ez dut ahaztuko, era berean, Madrildik Azpeitira 14 ordutan bizikletaz egindako bidai hura. Pena 1936ko uztaileko hurrengo eguneko egunkariak gerra kontuak izan zituela, bestela, gure aittonak lekutxo bat izango zuen prentsan! Ez ditut ahaztuko taxista garaiko kontuak, edo gerra garaian Gernika ondoko zubi baten azpian zegoela gorpuak nola pasatzen ziren bere albotik. Ez eta… hamaika kontu.

Hementxe gure aittona, eskuinaldean, txapeldun gizona, aulkian dagoena: http://goiena.net/albisteak/gerrako-miliziano-gudari-eta-biktimei-omenaldia-egin-diete-intxortako-atean/. Baita hemen ere, 45. segundutik aurrera: http://www.biltegia.net/img/net/urria2009/intxorta-omenaldia.flv

Ez daukat hitz-jario handia gaurkoan, bai baina atzo baino handiagoa. Horregatik, honako abestitxoak uzten dizkizuet, une gogorretan barruko sentimenduak askatu eta zoriontasuna lortzeko balio izan didatenak.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude