Biolentzia

Kutxazain bat garbitzeagatik 31 minutu. Logela bat garbitzeagatik 2’5 euro. Diru publikoarekin finantzatutako obretan 12 ordu eta orduko 5 euro. Astean 10 orduko lan jardunak. %50eko behin-behinekotasuna denda handietan. Udaletxeetan bertakoak baino azpikontratatutako langile gehiago. Afiliatzeagatik kaleratzeak. Lan jardun amaigabeak. Komunera joateko baimena oihuka eskatu beharra. Makina hutsak. Berogailua pizteko dirurik ez. Kontziliazioaren eta bizirautearen artean hautatu beharra. Beldurra. Nekea. Duintasun galera. Bizirauteko indarra nonbaitetik atera beharra. Inpotentzia. Bakardadea. Baina nola kexatuko naiz ni? Gutxienez lana dut. Ondokoa baino hobeto nagoen bitartean, dena ondo. Baina gaur lanpostu duina dena bihar prekario izango da. Nirea ere bai. Eta badakit. Baina bitartean

Segi irakurtzen

Lehenengo bi asteak

Lanpostuz aldatu dut ikasturte hasierarekin batera. Lanki utzi, eta ELA sindikatura egin dut jauzi. Aldaketa orok dakartzan beldur eta urduritasunei aurre egin, eta Bilbora joan-etorriak hasi nituen irailaren 14an. A8ko bihurgunez betetako bi asteotan, bilera informal eta formalez bete zait agenda. Eta errealitate ezberdinez bete zait koadernoa. Besteak beste, garbikuntza sektoreko bilera batean egoteko aukera izan dut. Lan-baldintza gogorrak eta bidegabeak sufritzen dituen sektorea da. Ikusezina. Eta emakumeena, nola ez. Ez da sektore bakarra, baina ikaragarri eragin didan errealitatea izan da. Ez nuen orain arte bere gordintasuna ezagutzen. Langileen parte-hartzeari buruz hitz egin dut txoko honetan, eraldaketa sozialari buruz, alternatibei

Segi irakurtzen

Bekatuak bekatu

Wikipedia kontsultatuz hasi naiz artikulua idazten. “Sindikatu” hitza bilatu dut, aitzakia perfektua azken egunotan prekaritateak erail dituen langileak aipatzeko. Euskarazko Wikipediaren arabera, sindikatuaren helburua da langileriaren interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defendatu eta sustatzea. Gaztelaniazkoak dio bere lana erabakiak hartu aurretik langileak informatu eta kontzientziatzea ere badela. Definizioak irakurri eta ahalduntzea datorkit burura, autogestioa, norbanakoaren eta komunitatearen ongizatea, pertsonaren duintasuna… eta kooperatiba. Bai, kooperatiba eta sindikatua, biak lotu ditut. Baina mesedez, ez iezaiozue inori esan. Ondo dakizuen bezala, gure bailaran bekatua da kooperatibagintza eta sindikalgintza lotzea. Ustez, eredu kontrajarriak. Baina funtsean, eskutik helduta behar luketenak. Egia da kooperatibetan sindikatuek ez

Segi irakurtzen

Ilunak argituz

Ordu luzeak pasa ditugu Arrasate inguruko kooperatibak kritikatzen. Multinazional hutsak direla, kapitalistak, galdu dutela funtzio soziala, eraldaketa soziala beraien planetan sartu ere ez dela egiten, gabezia handiak daudela balio kooperatiboen inguruan… Ondo arrazoitutako kritikak izan dira batzuetan, arinkeriaz beste batzuetan. Erronka enpresarialez jositako hamarkadak izan dira. Gerra ondorengo Arrasate banatu eta gosetuan hasi, frankismotik pasa, eta globalizazio kapitalista latzean murgildu. Urte batzuetako perspektiba hartzea ezinbesteko izan zen esperientziaren argi-ilunak identifikatzeko, eta horien araberako neurriak hartzeko. Eta neurriotako bat da Lanki ikertegiak eskaintzen duen Kooperatibagintzan Aditu Titulua. 7 hilabeteren zehar kooperatibagintzari buruzko teoriak baino gehiago lantzen dira graduondokoan. Jasotzen dira hainbat

Segi irakurtzen

Kooperatibak irla direnean

Debagoienean kooperatibak ohikoak dira, Arrasateko Kooperatiben Esperientziaren hastapenetatik bailaran izaera juridiko ohikoa bihurtu da. Komunikazio kooperatibak, industria kooperatibak, zerbitzuak, hezkuntza… esparru guztietara hedatu da kooperatibismoa. Demokrazia ekonomikoa, berdintasuna, elkartasuna… (nahi) ditugu erakundeotan. Kooperatibak ez dira perfektuak, kooperatibismoa egunerokoan praktikara eramatea ez da erraza, baina eredu justua(agoa) da. Hala ere, inpresioa daukat berdintasuna eta eraldaketa soziala barnera begira aldarrikatzen dugula soilik. Kooperatibak ingurunetik at ikusten ditugu askotan, gure zilborrari soilik begiratzen diogu sarri. Langileen eskubideak murrizteko legeak onartzen dira gobernu publikoetan, sindikatuen ilegalizazioa bultzatzen da boteretik (kapitaletik), murrizketak aplikatzen dira zerbitzu publikoetan, lanpostuak modu masiboan suntsitzen dira… baina oraingoz geure ekosistema

Segi irakurtzen