Quantcast

Category: hausnarketa

Aurkezpen gutuna

2021eko irailaren 14an Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako kolaborazioa da honakoa. Kaixo, arratsalde on. Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, Goierrin bizi den arrasatearra. Eta akaso… aurkezpena gehiago luzatzerik ez du merezi. Idatzizko zein ahozko artikulu bakoitza baita aurkezpen gutun bat bere baitan, are gehiago ezizenik onartzen ez den medioetan. Halaxe hasi dut ba gaurko hitzartzea, anonimotasun …

Continue reading

Seme-alaben diktadura

Duela 3 astetik bat gehiago gara etxean, prozesu eder baina gogorraren ondoren. Ustez “emakume oso” egiten nauena bete dut, behingoaz, eta Virginie Despentes-ek “King Kong teoria” liburuan deskribatutakoa frogatu: seme/alabekiko maitasun erromantikoaren diskurtsoa buruan sartzen digute; baita erditze ondorengo egunetan ere, prozesuaren idealizazioa inposatuz. Dena dela, emakume zein gizon, etxeko guztioi aldatu zaigu bizitza azken …

Continue reading

Adi, Ertzaintza!

Eusko Jaurlaritzak dio, dirurik ez dagoela… Gozategiren abestiak urteak badituen arren, egungo Jaurlaritzaren ahotik gauza bertsuak entzuten ditugu. Harago, esango nuke are diskurtso lotsagabeagoa dutela azken aldian, Beltran de Herediaren adierazpenak kasu. Lotsa gutxi behar du gero. Administrazio publikoak euskaldunon eskubide urraketan duen ardura onartzetik urrun, Eusko Jaurlaritzak euskararen normalizazio faltaren errua ETAri egotzi dio. …

Continue reading

Kooperatibak interes publikoaren gainetik?

Aitortzen dut. Bizitzan lehen aldiz, ez naiz ziur ea kooperatibak diren eraldaketa sozialerako formula egokiena. Ez diot mintzagai izan ditugun arriskuengatik; merkatu interesak gainjartzea, bokazio soziala alboratzea, internazionalizazio eredu kapitalista, azpikontraten eta behin-behinekoen erabilera sistematikoa… Harago, uneko zalantzon iturria gizartearekiko behar dugun elkartasun ekonomikoa da. Kooperatibak eraldaketa sozialerako agente aktibo dira. Lekuko lanpostuak bultzatuz eta …

Continue reading

#Zurekin, ezinbestean

Orain dela hilabete batzuetatik Coop57-ko bazkide naiz. Finantza sozialak bultzatzen dituen kooperatiba da, egoitza Katalunian eta Euskal Herrian nodoa duena. Zertarako egin nintzen bazkide? Ba, bazkide laguntzaile gisa, nire aurrezkiekin proiektu sozial berriei laguntzeko eaukera ematen didalako. Potentzialtasun handia duen proiektua da, beste ekonomia eta finantza eredu bat bultzatu nahi duena. Perspektiba pixka bat hartu, …

Continue reading

loading