Leihoko markotik sekulako hotza sartzen da. Beno, egia esan etxea zirrikituz beteta dago. Hemen ez dago isolamendurik: etxe zaharra da, iluna eta hezea. Ez da gure etxea, ez. Alokairu jasanezin bat ordaindu behar dugu hilero. Jasotzen ditut laguntzak, bestela ezingo nuke aurrera egin. Baina… ai! Neguko egun hotz hauetan jatordu duina izan edo etxe txiki hau epel mantendu, bien artean aukeratu behar izaten dut. Pobrezia energetikoa deitzen diote. Familia asko omen gaude horrela, duintasuna mantentzeko ikaragarrizko zailtasunekin. Ikusezinak garen arren. Halaxe da, bai. Argindarraren eta gasaren prezio ikaragarriak, soldatak ez bezala igotzen den KPIa, alokairu garestiak… negu hau sekula baino
Segi irakurtzenKategoria: hausnarketa
Aurkezpen gutuna
2021eko irailaren 14an Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako kolaborazioa da honakoa. Kaixo, arratsalde on. Naroa Elortza Gorrotxategi nauzue, Goierrin bizi den arrasatearra. Eta akaso… aurkezpena gehiago luzatzerik ez du merezi. Idatzizko zein ahozko artikulu bakoitza baita aurkezpen gutun bat bere baitan, are gehiago ezizenik onartzen ez den medioetan. Halaxe hasi dut ba gaurko hitzartzea, anonimotasun ezak emandako zama gainetik kendu nahian. Arrasatearra izateak badu, inplizituki, “kooperatibismoaren kalitatearen Q-a”. Aitortuta ere, geure herrian badugula kooperatibismoaren inguruan zer hausnartu.. Zer izan zen, zer den, zer lortu eta deskuidatu den… Luze eta sakon hausnar genezake. Baina, autokritikak autokritika, geure mugak onartu behar ditugu.
Segi irakurtzenSeme-alaben diktadura
Duela 3 astetik bat gehiago gara etxean, prozesu eder baina gogorraren ondoren. Ustez “emakume oso” egiten nauena bete dut, behingoaz, eta Virginie Despentes-ek “King Kong teoria” liburuan deskribatutakoa frogatu: seme/alabekiko maitasun erromantikoaren diskurtsoa buruan sartzen digute; baita erditze ondorengo egunetan ere, prozesuaren idealizazioa inposatuz. Dena dela, emakume zein gizon, etxeko guztioi aldatu zaigu bizitza azken asteotan. Planak malgutu zaizkigu, ordutegiak, loa, otorduak… bizitza bera beste baten menpe dago orain. Enpresa askotako patroi-langile harremanen pare, bai horixe! Langile gara, patroiaren nahien menpe; eta, era berean, bere ongizatea bermatzeko, patroia gure lanaren menpe dago. Badira aste batzuk zutabe honetan bertan langileon eskubideak
Segi irakurtzenAdi, Ertzaintza!
Eusko Jaurlaritzak dio, dirurik ez dagoela… Gozategiren abestiak urteak badituen arren, egungo Jaurlaritzaren ahotik gauza bertsuak entzuten ditugu. Harago, esango nuke are diskurtso lotsagabeagoa dutela azken aldian, Beltran de Herediaren adierazpenak kasu. Lotsa gutxi behar du gero. Administrazio publikoak euskaldunon eskubide urraketan duen ardura onartzetik urrun, Eusko Jaurlaritzak euskararen normalizazio faltaren errua ETAri egotzi dio. Akaso AHTko tuneletan larrialdi irteerak eraiki gabe egotea ere ETAren ardura izango da. Espainiako zein Nafarroako erregimenaren diskurtsotik hurbilegi dago egungo Jaurlaritzarena. Erregimenak emakume eta langileok erailtzen gaituen sistema bermatzen du, ahulenak kriminalizatzen ditu, sistema heteropatriarkalaren arauak inposatuz. EAEn gero eta nabarmenago azaleratzen ari da,
Segi irakurtzenKooperatibak interes publikoaren gainetik?
Aitortzen dut. Bizitzan lehen aldiz, ez naiz ziur ea kooperatibak diren eraldaketa sozialerako formula egokiena. Ez diot mintzagai izan ditugun arriskuengatik; merkatu interesak gainjartzea, bokazio soziala alboratzea, internazionalizazio eredu kapitalista, azpikontraten eta behin-behinekoen erabilera sistematikoa… Harago, uneko zalantzon iturria gizartearekiko behar dugun elkartasun ekonomikoa da. Kooperatibak eraldaketa sozialerako agente aktibo dira. Lekuko lanpostuak bultzatuz eta (barrura begirako) ordainsarien elkartasuna oinarri izanez, besteak beste. Hala ere, esanguratsua da hainbatentzat kooperatiba sortzeko arrazoia motibazio soziala ez izatea, baizik eta ekonomikoa. Merkeagoa omen. Gogoan dut Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den legegintzaldian planteatutako kooperatiben gaineko zerga erreforma. Itzelezko kalapita piztu zen, oroituko duzuenez. Diotenez,
Segi irakurtzen