Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan gutasuna-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen. Hain zuzen ere, subjektuak aipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean. Aldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, gutasuna. Eta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen funtsa. Eta halaxe izaten da proiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala ere, oinarrizko behar indibidualak aseta ez dauden bitartean zaila dela helburu komunak lehentasun izatea. Eta hortxe dago gakoetako bat, behar pertsonal eta kolektiboen arteko oreka bilatzea. Joko arauak definitzea eta arazoei nola aurre egingo diegun aurreikustea, zaintzatik eta zaintzarako. Ondo errotutako proiektu kolektiboetan ere badago
Segi irakurtzenKategoria: Goiberri
Komunitateak
Albistegietako lehen lerrora egin dute jauzi komunitateek bat-batean; beno, energia-komunitateak dira modan jarri direnak. Izan ere, komunitatea erdigunean izatea, behar sozialak lehentasun bihurtzea, komunitateak ahalduntzea… hori guztia ez dago modan, eta ez dela sekula egongo esango nuke. Horregatik, ezinbesteko dugu ongi bereiztea zer den ekimen komunitario bat, eta zer den negozio estrategia, auzolanari eta erantzukizun sozialari gertatu zaiena ez gertatzeko. Izan ere, slogan politiko hutsean gelditu da bata, eta bestea, negozio basati eta zikinenak estaltzeko marketin tresna bikaina bihurtu da. Energia-komunitateentzat egitura juridikoa proposatu dute erakunde publiko eta enpresa handiek. Pozgarria da kooperatibak izatea beraien proposamena, definizioz kooperatibak ekimen komunitarioak
Segi irakurtzenBanderizotatik ihesi
Goiberriko irakurle askok bezala, nik ere ikastolan ikasi nuen. Ama irakasle urte luzez, eta aita ere zuzendaritzan aritua. Gogoan dut bazela garai hartan klase elebidun bat, B ereduaren azken arrastoak. Esango nuke nahastu gintuzten arte ez genuela ezagutu zer zen “aniztasuna”. Hori bai, guztiok ginen zuriak eta euskal jatorrikoak. Ordutik pasa dira urte dezente, eta egoera nabarmen aldatu da. Euskal Herriko bazterrak kolorez bete zaizkigu, baita ikasgelak ere. Egia esan, eskolara bidean doazen umeei inbidia sanoarekin begiratzen diet. Zenbat ikasiko duten beste kulturetatik, bizitzeko beste moduetatik! Haurreskola penaz utziko dugun arren, etxeko txikia izen ezberdinez betetako gelan ikusteko gogoz gaude.
Segi irakurtzenBanderizoak
2011n egin genuen lehen tobera Debagoienean: herri antzerki satirikoan Bergarak Arrasate epaitu zuen. Salaketa gordinak izan ziren, eta akusatuaren aulkian, hozkailu eta garbigailu bat, Arrasateren ikur. Bertan irten ziren ordura arte ahapeka esaten genituenak: kooperatibek garapen ekonomikoa lehenetsi dutela ongizate sozialaren aurrean, “punky de postal” garela, furgoneta/autokarabanadun iraultzaileak… Barre algara artean amaitu zen epaiketa hura, baina antzerki obra baino askoz gehiago suposatu zuen: saneamendu kolektiboa izan zen. Bergarak ere jaso zuen bere kritika, hain ohikoak diren banderizo kontuekin. Esaterako, zabor poltsen espektakuluarekin (funtsean, eskubide indibidualak ongizate kolektiboaren gainean aldarrikatzen zituena). Honetan ere, Goierrik badu Debagoienaren antza. Hemen ere “nire alde
Segi irakurtzenBizitza erdigunera ekartzen
Eraikitzailea izateko zailtasunekin hasi dut artikulua, hitzak amorruz jaurtiz. Amorruz, Confebasketik (zein Jaurlaritzatik) zabaldutako azken mezuekin. Amorruz, komunikabide nagusietan kontrako diskurtsoek lekurik ez dutelako, soldata jeitsiera edota kaleratzeak irtenbide bakarra direla errepikatzen digutelako. Amorruak, baina, bide motza du. Gauzak aldatu ahal izateko, inpotentzia eta etsipena gainditzea ezinbesteko dugu. Alternatibak egon, badaude, baina ez dira mainstream, argi dago. Alternatibek ez dutelako komunikabideak kontrolatzeko gaitasunik… ezta kontrolatzeko asmorik ere. Ekonomia zein gizartea ulertzeko modu ezberdina baitu ekonomia sozial eraldatzaileak. Bai, ekonomiak ez duelako zertan kapitalista izan, soziala ere izan daitekeelako, bizitza erdigunean duena. Hala ere, ez genieke komunikabideetan ez dugun presentzia soilik
Segi irakurtzen