Quantcast

Category: Goiberri

Beldurrak aukera bihurtuz

Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak… etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, “normaltasun berria”. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala… Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari …

Continue reading

Indartuko gaituen sarea

2.000 karaktere inguru. Tonu kritikoan, zirikatzailean. Nahiko erraza zirudien. Baina ordenagailua piztea ere kosta zait, orri zuriarengandik ihesi. Artikulua idaztea Goierrira bizitzera etortzea baino zailagoa izan dela ere esango nizueke. “Kanpokoa” izateagatik herriko plazan jasotako begiradak txiki uzten ditu plaza berri honek. Baina beranduegi da atzera jotzeko. Gaindegia-ren webgunera jo dut datu bila, eta ez, Debagoiena …

Continue reading

loading