Lehen pertsona plurala. Ni-en taldea. Baina ez du zertan gutasuna-ren sinonimo izan. Ni-ek ez baitute sarri subjektu bat osatzen. Hain zuzen ere, subjektuak aipatzen ditugu etengabe proiektu eraldatzaileei buruz ari garenean. Aldarrikatzen dugu subjektua dela oinarria, gutasuna. Eta helburua. Helburu kolektiboak direla prozesu komunitarioen funtsa. Eta halaxe izaten da proiektu gehienen hastapenetan. Egia da, hala …
Category: eraldaketa soziala
Mai 08
Beldurrak aukera bihurtuz
Birusa. Gaixotuak. Babes elementurik gabeko erresidentzietako langileak. Konfinamendua. Banatzailearen osasunaren gainetik online erositako bizikletak. Osasungintzaren kolapsoa. Hildakoak. Birusa. Gaixotuak… etenik gabeko espirala. Helduko da, baina, “normaltasun berria”. Eta, berarekin, espiral eta beldur berriak: langabezia, murrizketa berriak, (aspaldi ahoan genuen) krisia, askatasun galera, kontrol sozial eta poliziala… Hala ere, hilabeteotan ikasitakoa baliagarri izango zaigu etorriko denari …
Urr 19
Mitoak mito
Elkarrizketa mugatu (140 karaktere) baina interesgarriak ari gara egunotan sarean izaten, kooperatiben eta bailararen bilakaeraren inguruan. Hedoi Etxartek Argiako artikulu baterako esteka ere eman digu, gomendagarria benetan (eskerrik asko, portzierto). MONDRAGONen bilakaerak hainbat gako izan ditu, egungo egoerara arteko garapena hainbat faktoreren menpekoa dugu. Ormaetxeak dioen bezala, diktadura garaian kooperatibek zuten izaera oxijenatzailea galdu du, … Continue Reading