Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan zuen. Ez gara hain urrun joan behar, baina, greba arrakastatsuak aipatzeko. Horietako bat da Amazon-en SDR azpikontratan izandako garaipen handia, SDR Amazon. Erraldoia belauniko liburuan topatu dezakezuena. Langileen duintasuna lortzeaz gain, Amazonek duen azpikontrata-sarean pitzadura sortu du, eta kapitalismo bortitzaren ikurretako bat kolpatu eta borrokarako aukerak biderkatu ditu. Langileon antolakuntzaren indarraz kontziente, borroken kriminalizazioa egunerokoa dugu komunikabideetan. Behin eta berriro helarazten zaizkigu sindikatuen eta greben aurkako mezuak,

Segi irakurtzen

Lantegia herrigile?

Gure autoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen diskoak dira protagonista. Hala ere, bakarrik noanean Mondragon-en sinfonia kooperatiboa entzuten dut. Ez dakit norbaitek hainbestetan entzun duen diskoa, baina horietako bat bazara, “Sinfoniaren kluba” sor dezakegu elkarrekin! Bada abesti eder bat dioena “herria lantegi, lantegia herrigile, lantegia herri”… Duela gutxi irratian entzundako elkarrizketa batek pentsarazi zidan, baina, ahaztu zaigula akaso zer den herria, zer den elkartasuna. Irakaskuntza publikoko irakasleak pribilegiatuak direla zioen hizlariak, lan baldintzak hizpide. Ahaztuta, akaso, kooperatibista asko pribilegiatuak garela, soldatapeko milaka langilerekin konparatuta. Galdetu bestela paperik gabe ia esklabotzan dauzkagun etxe zaintzaileei, edota Senegaldik iritsi berritan euripean galtzerdiak saltzen ari

Segi irakurtzen