Arrakala ideologikoa

Mugimendua beti da ona. Nahi izanez gero, politikoki kokatu eta birkokatzeko aukera zabaltzen zaigu etengabe. Pixkanaka-pixkanaka bloke itxiak deseraikitzen ari gara, kausa batetan parez pare egon garenok beste kausa batean elkartuz, eta gero berriz banatuz. Nahasten gara kalean, eta elkarrengandik ikasiz goaz, aliatu garela jakinda, pegatinaren batek banatzen gaituen arren. Txuri eta beltzetik harago grisak existitzen direla ikasten ari gara, ibilian ibiliz. Amatasunak ere politikoki mugitzera eraman nau. Zorionez, Pirritx, Porrotx eta Marimo topatu ditugu bidean, hain modu ederrean aniztasunen aldeko aldarriak eskainiaz. Segregazioaren betaurrekoak ere janzteko aukera eman dit, hezkuntzako segregaziotik hasita, ertzetako bizitzak deskubrituz. Ibilian ibiliz, ertzetakoak erdigunean

Segi irakurtzen

Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea ezinezko misioa bihurtu den honetan, laneko erlojuaren tiranian bizi diren milaka langile hasperen egiten imajinatu ditut: “Berriz ere N-1 errepidea kolapsatuta!”. “Lan istripua” beharrean “errepideko ezbeharra” moduan izendatzea krudela da. Izan ere, errepideetan gurutzatzen edota aurreratzen ditugun kamioitzar horietako bakoitzak drama bat ezkutatzen du. Luzaroan ikusi gabeko familia, azpikontrata baten azpikontrata batek azpikontratatutako autonomoa, paperak justu-justuan dituena, dirua aurrezteko gurpilak gasta-gasta eginda bidaiatzen duena, nagusiak

Segi irakurtzen

Iluntasuna argitu beharraz

“Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren eta bizitzaren arteko talka, hemen ere. Itzalaldi Handia etorri zait burura, larunbat arratsaldeko pelikula eskas horietako batentzako izenburua. Txuri beltzean egindako pelikula, baina beltzetik gehiago zuritik baino, energiarena zulo beltza delako. Iluna, opakoa, zikina. Prestigeko isuria moduko likatsua. Energia berdeaz hitz egiten diguten arren, funtsean sistemak iluna izaten segitzen baitu. Eraldaketa soziala eta demokratizazioari buruz aritzen gara energia kooperatibei buruz hitz egitean. Azken finean, energiarena, beste burujabetzen

Segi irakurtzen