Quantcast

“Asier ETA biok” dokumentalaz

Atzo “Asier ETA biok” ikusi nuen. Ausarta iruditu zitzaidan, lotsaz (edo beldurrez, zeinek daki) azaleratu ez ditugun zalantzak planteatzen dituelako, besteak beste. Zentzu horretan, Aitor Merino naturaltasunez, zintzo, mintzatzen zela iruditu zitzaidan. Eta miresgarria iruditu zitzaidan. Miresgarria, sarriegi isiltzeko joera hartu dugulako, alde batean edo bestean izanda. Aldeek, zoritxarrez, oraindik ere zentzua duten gure herrian.

Hala ere, sinetsi nahi dut “nirekin edo nire aurka” diskurtsoa alde batera uzten ari garela pixkanaka. Batzuk beste batzuk baino indartsuago, beharbada. Ziur naiz ostiralekoak, baita dokumentalak ere (bakoitzak bere neurrian), bide onetik goazela erakusten digula. Aurrera bolie!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

loading