Ez diet sekula pelutxeei izenik jarri. Ez dakit nire imajinazioa oso mugatua delako edota zentzurik topatu ez diodalako. Izan ere, izena emanda ere, zertarako balioko zuen? Deituz gero ez lidakete kasurik egingo, eta alferrikako lanak ez ditugu hartuko ba! Atzera begiratu, eta gogoan dut izeba Kaximiraren etxera Gabonetan, urtero-urtero, pelutxe bat ekartzen zidala Olentzerok. Batzuei …