Troika bisitan izan dugu Euskal Herrian, istiluz betetako martxoaren 3a Bilbon, eta martxoaren 3a oroitzeko istiluak Gasteizen. Agintari ekonomikoek, benetako agintariek, egunero-egunero ixilean praktikatzen duten biolentziaren aurrean istiluak izan ditugu. Ukrainian edo Venezuelan “herriaren iraultza” dena, “antisistemen biolentzia” da hemen. Ez dut kritikatuko, hala ere, “antisistema” hitza. Harro esan behar genuke-eta antisistemak garela. Sistema kapitalistaren …
martxoa 2014 archive
Mar 09
FEEn planten erosketa, soluzioa?
Azken egunotan berriak eta zurrumurruak badira inguruan, Fagor Etxetresna Elektrikoen bi planta erosiko lituzkeen enpresa bat badagoela dioena. Soluzioa omen da planta horientzat. Ez dut uste hain erraza denik, hala ere. FEEren filialen eta zenbait planten salmentari buruzkoak ez dira berriak Debagoienean. Zituen arazoak entzunda, planta edo filialak esku kapitalistetara pasatzeko beldurra bazegoen lehen ere. …
Mar 02
Bloga, idazle frustratuaren soluzioa
Txikitatik gustatu izan zait idaztea. Ikastolan nenbilenean gustura betetzen nituen etxeko lan horiek. Beno, idazteko gairen bat bururatzen zitzaidanean behintzat. Izan ere, pelutxeen izenak adibide, imajinazioa ez da espresuki neure indarguneetako bat. Lagun bati entzuna diot guztiok garela sortzaileak, baina mugak jartzen dizkiogula geure buruari. Zeinek daki. Sarri entzun izan dut blogak tresnak direla, helburuak …
Mar 02
Zarzuelaren zergatiaz
(Eguneko bigarren mezua, badakit. Ez da errepikatuko, lasai) Batzuetan zalantzan jartzen dut zergatik egiten dudan zarzuela. 16 urterekin hasi nuen abentura, irakasten ahalegintzen zen kantu irakasleak La Tabernera del Puerto obra ederrean papel garrantzitsu xamarra eskaini zidanean. Obra ederra da, geurea delako, euskal doinuez eta doinu ederrez blai dagoena. Eta urte hartan deskubritu nuen antzerkia. …