Krisi sistemikoa edo sistemaren kaosaren argumentazioa hainbat autorek defendatzen dute, eta egungo krisi finantzario-ekonomiko-soziala aurrekari gisa definitu. Sistemaren kaosari era ordenatu baten aurre egitea aipatzen zuen Joseba Azkarraga MUko kideak, paradigma aldaketarako prest izatea, trantsizio ordenatu batera bideratuz. Politika ekonomikoetan (eta enpresarialetan), bi ildo hauek ezagutu ditut gaurkoan (Lasuen-en “Marx 1972″ liburuari esker): 1) ahalik eta denbora laburrenean produkzioa biderkatzea bilatzen duena eta 2) produkziorako egiturak lehenbailehen sortzea bilatzen duena (honakoa ei da Leninek aplikatu zuena eta garapen bidean dauden herrialdetan aplikatu dena). Lehena Taylorismoarekin lotu dut nik, nire ezagutza ekonomiko mugatuaren ondorioz, eta era berean, gure ekonomiako politikak horiek
Segi irakurtzen