Quantcast

Tag: aittona

Berriro itzuliko balitz…

Abixurik eman gabe etortzen zara burura, aittona. Xabier Leteren Habanerarekin malkoak isuriz, behin eta berriz. Zure bihotzeko amoña Maritxurekin utzi zintugun Bidaniko kanposantuan, pasa dira jada bi urte. Habanera kantatu genizun, Arrasateko Gorrotxategitarrek osatutako bertsoekin. Negar malkotan ginen, eta badirudi musika goxo hori iltzatu zaidala barrenean. Malkoak begitan, zure ziklista garaiak gogoan, irribarrea bihotzean eta …

Continue reading

Omenaldi txiki bat

Bloga ez dut kontu pertsonaletarako erabiltzen, aspaldian utzi nion hala egiteari. Hala ere, aitortu behar dut idatzitako mezu askok badituztela arrazoi pertsonalak. Oraingoan salbuespen bat egingo dut, baina. Gure aittona zenari hitz batzuk eskaini nahi nizkioke. Gure aittona gizon handia zen. Bihotz onekoa, gizon ausarta, eskuzabala. Hamaika adjektibo jarri ahal izango nituzke. Baina, barne-barnean, ingurukoei …

Continue reading