EUSKARAZ ZERGATIK EZ?

Aste baten barruan 2 inkesta egin dizkidate. Lehenengoa Eusko Jaurlaritzak egin duen bat gizarte laguntzari buruzkoa. Bigarrena Mondragon Unibertsitateak egin duena, bertan ikasitako jendeari.

Lehenengoa egiteko, inkestagilea etxera etorri zen, galdera sorta luzea nuen aurretik. Etxean sartu zenetik gazteleraz mintzatu zitzaidan, eta berak esan zidanez kanpokoa zen, beraz normala da ez jakitea euskaraz, ez dena normala Eusko Jaurlaritzak agintzen duen inkesta bat gaztelera hutsean izatea, eta inkesta egin behar dutenak euskaraz ez jakitea.

Bigarren inkesta telefonoz izan zen, jakinaren gainean nengoen inkestaren bat egin beharko nuela, hilabete lehenago jasotako eskutitzagatik. Hau ere gaztelera hutsean izan zen, Mondragon Unibertsitatea erakunde pribatu bat da, konforme, baina Euskal Herriko erakundea den aldetik gehiago eskatu behar zaio euskararen erabilerari dagokionean. Bertako hizkuntza baino garrantzitsuagoa da ingelesa unibertsitatean, eta hau ere aldatu egin beharko litzateke.

Iruzkin bat “EUSKARAZ ZERGATIK EZ?” bidalketan

  1. berriketanJardun euskara elkartea

    Kasu larria da esaten duzuna Gorka. Eusko Jaurlaritzaren kasuan inkestatzaileak elebidunak izan beharko litzazke, eurek elebitasunagatik apostu egiten baitute eta MUko inkesta gaztelaniaz egitea ere harritzekoa da. Euskararekiko begirune gehiago zutelakoan nengoen. Ez dut uste inkesta euskara hutsean egitea lagako zutenik, baina bai ordea gaztelaniaz. Horrela ez dugu euskararen normalizazioa lortuko inondik inora ere.

    Horrelako kasuak salatzeko bada web orrialde bat: http://www.behatokia.org

     

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude