Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta, zorionak!!
Categoría: 2018 / 2019
Azken irteera bete-betea izan da. Ibilbidean zehar, Ruperren gomendioak arretaz entzun eta, bukaeran berak gidatutako luzatze ariketak egin ditugu. Jarraian, Kultur Aten, sasoibideko lehen asanblada, ikasturtearen errepasoa egin eta hurrengorako asmoak aurkezteko. Itsasok, gure lagunak, ikusmen murriztuari buruzko azalpen interesgarria…
Cristóbal Balenciaga Eizaguirre Getarian jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, langile familia batean. Aita arrantzalea zen eta ama jostuna. Balenciaga bera jostuna eta moda diseinatzailea izan zen, mundu zabalean ospetsua, Balenciaga moda-etxearen sortzailea. Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute…
Gaurko ibilbidean ustekaberen bat jasotzea posible! San Josepeko zubia igaro eta, harrobirantz joan gara. Aurreraxeago, eraikin baten hormak zutik, san Josepeko baselizakoak omen dira. Bertan, San Blasen irudia zegoela aipatzen da; santuaren festako egunean, txokolatea eta boladuak izaten zirela dio…
Kataide poligonora heldu, eta Ternuan gure zain, Edu Uribesalgo. Arrasaten gehienok ezagutzen dugu enpresaren garapena; hala ere, protagonista eta eragileetariko baten ahotik entzutea oso interesgarria izan da. Ibilbidea ezagutzea: hasierako ideia, zalantzak, arazoak, kezkak, arrakasta, hausnarketak… esanguratsu bezain hunkigarria. Anai…
OINARRIAK Parte-hartzaileak Sasoibideko kideak izango dira Bakoitzak, gehienez, 2 argazki aurkez ditzake Gaia: Sasoibide (pertsonak, harremanak, hiri zein landako paisaiak, bisitak…) Argazkiekin batera beharko diren datuak: egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua, non atera den, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa Argazkiek ezin…
Garai egokia Garagartzako ortuak ezagutzeko, abiatu gaitezen ba! Goiz argitsua, giro onean, pausu biziaz eta kontu kontari bidea egin dugu. Heltzerakoan, Fabián Martín (baratzetako erabiltzailea eta sasoibideko kidea) gure zain, azalpenak emateko prest. Instalazioak, erremintak, partzelak, askak… ikusi; ortuen zikloa,…
Beroketa, malgutasuna eta oreka ariketak Rosa Otaduik gidatuta egin eta, santa Teresa ikastolarantz abiatu gara. Iban Roak hartu gaitu, eta ikastetxearen datu batzuk eman dizkigu: ikasleak 2 urtetik 12ra artekoak, hau da HH eta LH mailak, berrehundik gora dira. Eraikina,…
Zubilagako suhiltzaile etxea ezagutzeko gogoz, bertara heldu eta Ander Balzategi suhiltzaileak gustuz hartu gaitu. Barne funtzionamendua nolakoa den eta, sutearen prebentziorako oinarrizko aholkuak jaso ditugu, Zubilagako arduradun nagusiarengandik. Jarraian, sutearen simulakro bat ikusi: alarmak jo, suhiltzaile taldeak ekipoak jantzi, kamioietara…
Gaur, Naroa Arenazak eta Gaizka Bengoak «Bastoien erabilera» edo «Nordic Walking«-en inguruan azalpenak eman dizkigute, eta probatzeko aukera ere izan dugu. Teknika interesgarria! Oinez hasi Biteritik, S. Andresen dagoen Dr Córdoba y Oro plazaraino, zeina ezkutuan dago, eguzkitsu eta baketsu.…