23. irteera: Garagartzako ortu ekologikoetara!

Garai egokia Garagartzako ortuak ezagutzeko, abiatu gaitezen ba. Goiz argitsua, giro onean, pausu biziaz eta kontu kontari bidea egin. Heltzerakoan, Fabián Martín (baratzetako erabiltzailea eta sasoibideko kidea) gure zain, azalpenak emateko prest. Instalazioak, erremintak, partzelak, askak… ikusi; ortuen zikloa, garaiko barazkiak, zomorroen eta izurriteen kalteak saihesteko moduak, bertan lorak edukitzearen garrantziataz hausnartu… Zenbat kontu ezezagun eta interesgarri, kaletarrontzat bereziki! Marije Etxeberria eta Miguel Jiménezek ere, taldetxoak gidatu eta beraien azalpen argigarriekin hobeto ezagutu dugu eremua.

Gustura ikusi eta ikasi dugunarekin, bagoaz etxera bueltan. Arimazubi plazara heldu eta taldea bitan banatu, batzuek Realeko neska txapeldunak agurtzera eta besteek, bertako terrazatxo baten atsedena hartzera.

Argazki lehiaketaren oinarriak ezagutzeaz gain (paperean zein tfoz), ekaineko irteera berezirako izen ematea gauzatu da; talde ederra osatuko dugula dirudi. Goiza ederto aprobetxatzearen sentsazioaz, bukatutzat ematen dugu irteera.

Eskerrak Fabián, Marije eta Miguelen ekarpenei eta, taldearen jarrerari. Aupa denoi!

EKAINEKO IRTEERA BEREZIA / SALIDA EXTRA DE JUNIO

  • Ordutegia / Horario: Garibai bus 09:30
  • Zarautz- Getaria: Oinez / Paseo
  • Balenciaga Museoa: 12:00tan Bisita gidatua / Visita guiada 12:00
  • Getaria – Zarautz: 14:00tan bus
  • Bazkaria / Almuerzo: 14:30etan Zarautz
  • Zarautz: 18:30etan bus == Arrasate: 19:15etan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude