garagartza

Udazken goxoa, hego haizea, lagunarte alaia… Garagartzara abiatu gara, Arrasateko auzo txiki eta polit horretara. Giro goxo hori aproposa da gure lagunaren urtebetetzea ospatzeko, hango zorion kantuak, dantza, barre… Urteak bete eta ospatu! Ibilaldi atsegina egin eta etxe aldera.

Meatzerrekatik Salturrira

Salturrira abiatu aurretik, beroketa ariketei ekin diegu. Monterronen aurrera, pasealekuan, bidezidorretik San Baleriorantz eta jarraian Mietzerrekaraino. Bide markak jarraituta, Salturri baserriraino heldu gara. Paisai ikusgarria, etxea ere ederra eta gordetzen duen historia, luzea. Denon artean gogoratu ditugu zenbait datu: Arrasateko…

Apotzagara!

Marijek proposatuta, San Blasetan Aretxabaletako ermitara joateko plana egin genuen, baina, covid-a dela eta, herritik ezin irten gelditu ginen, mugak itxita. Aurrerago, Elik Aretxabaletatik Apotzako bidea egitea eskaini zigun; aurrez prestatu, nondik norakoa, bidea eta denborak neurtu zituen. Horrela, buseko…

sasoibide+: Bolinaga

Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina. Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen…

Arrasaten pasiuen II

Altamira auzoan gora, izen bereko baserri ingururaino. Ikusmira ederra aprobetxatuz, mendian aurkitzen diren marken esanahiari buruzko azalpena eman digu Elik. Asteazkenetako irteeretan, sarri topatzen ditugunak, kolore eta forma ezberdinetakoak, sorrera eta erabilera ezagutzeko informazio interesgarria. Esandakoa paperean idatzia ere ekarri…

San Kristobal, Makatzena

San Kristobal ermitaren aztarnak: San Kristobalekoa zen leku estrategiko paregabea. Han bizi zen eremitak kanpaia jotzen zuen herritarrak erasoez eta ekaitzez ohartarazteko. Gainera, herriko historiaren lekukoa izan da: besteak beste, ermita inguruan erabaki baitzen 1448an Arrasate suntsitu zuen sutea piztea.…

sasoibide +: Uribarri auzoan

2020-2-26 Gaur, Jone Bergaretxe lagun dugula, Uribarrirantz abiatu gara. Giro fresko eta bustiaz. Uribe baserri parean, larrak estalitako zubia, Aramaio erreka pasatzeko zeuden lauretatik gelditzen den bakarra. Eta zubi hori zutik mantentzearen aldeko ekimenaren berri izan dugu. Uribarriko eliza 1309koa,…

Bedoñara!

2020-2-13 San Josepeko harrobiaren parean, 2008an espazio horren berreskurapenerako ideien lehiaketarako deialdia egin zela gogoratu dugu. Maila internazionaleko arkitekto zein ingeniariek 26 proiektu aurkeztu zituzten, eta, KulturAten ikusgai. Santa Eulalia elizan, Joxemari Unzueta eraikina eta haren historia azaltzeko prest. 1500ean…