MAIATZA, 2026

sasoibide+: DONOSTIA, IGELDO (2026-05-06) Igeldoko Jolas-parkeak 1912. urtean hasi zuen bere ibilera, Muino batean dago, eta bertara igotzeko, Funikularrean egin daiteke. Gure lagunek, ilusioz, ekin diote gaurko irteerari. Funikularra, Donostiako ikuspegi ederraz gozatu, suizar mendiko trenean ibili… aukera guztiak eskura…

APIRILA, 2026

sasoibide+: BERGARA, GAIXAO (2026-04-15) ARETXABALETA, ORO (2026-04-16) Adi askan agertu zaigun lagun berri horri, krokodiloa!!! Loliren kamarak harrapatu du. Hori ere sasoibide zalea, arranopola!! sasoibide+: ULLIBARRI GANBOA (2026-04-22) GARAIA BERRIKUNTZA GUNEA, GARAGARTZA (20026-04-23) sasoibide+: ARIENTZA, URKULU, ARETXABALETA (2026-04-29) ZUBILLAGAKO HARRI…

MARTXOA, 2026

III LILABIDE, ENTRENAMENDUAK (2026-03-04 eta 05) LILABIDEren ataritan entrenamendua garrantzitsua da: ibilbidea ezagutu eta denbora, abiadura, neurtzeko. Jakina da, Donostiako LILATOIAn antzera, 5 kilometroko distantzia izango dela, eta denbora ordu bete; beraz, helburua betetzeko, pausu bizia egin beharko da. Ibilbidea,…

OTSAILA, 2026

sasoibide+, APOTZAGA-ETXEBARRI (2026-02-04) Atzo San Blas eguna, Apotzaga-etxebarri auzoko Sailluente ermitara joateko ohitura omen dute aretxabaletarrek. San Blas zandariaren omenezko meza entzun, eta, ondoren, etxetik eramandako jakiak bedeinkatu. Guk, horren aitzakian, bertara hurbildu eta bezperakoaren irudikoz, Marijek eginiko San Blas…

2026, URTE BERRI ON!

URTARRILA, ILBELTZA sasoibide+: ANDRA MARI (ARAMAIO), 2026-01-07 Urte Berria elkarrekin ospatzeko asmotan, Aramaiora hurbildu gara. Gaur, neguaren hozkada nabaria da: elurra mendietan eta teilatuetan, beraz, giro hotza eta gainetik, euria! Euritan gogoz. Hala ere, aterkia zabalik, abiatu gara, pausu bizi-biziaz.…

sasoibide+: Bolinaga, Urkulu

Iturriondo parkea: Hareazko pistatik gorantz eginez, parke horri harrera egiten dion panela aurkituko dugu. Zuhaitz eta zuhaixka espezie ezberdinez osaturiko parkean zehar murgilduko gara. Hemendik irtetean, aurrez aurre Kurtzebarri, eta ezkerrean Orkatzategi, Amezkueta eta Iruatxeta mendiak bistan ditugu. Bolinaga auzoa:…

ABENDUA, 2025

sasoibide+: PORTASOL – URKULU – ARETXABALETA (2025-12-3) Hodeien mehatxuei iskin egin, eta abiatu gara; arratsalde atsegina gaurkoa ere. Urkuluren ur maila gora, nabarmen! Inguruko mendien presentzia dotorea, gozagarri. Arnas sendoa hartu eta, indarberrituta norberaren txokora. SANTAMAS KROSA badator, eta gu…

AZAROA, 2025

sasoibide+: Aramaio – Andra Mari (2025-11-5) Egun haizetsua gaurkoa, zuhaitzak eta bazterrak biziki astindu ditu. Berriz ere izango da, orbela txoko guztietan. Goizeko laino gorriek iragarri moduan, ilundu aurretik, arratsaldean, euritan. Eta, abesti ezagunak dioenaren antzera, geu ere, euritan dantzan!…

URRIA, 2025

Argazkiak: I.U., sasoibide sasoibie+: IKURRIÑATIK, IKURRIÑARA (2025-10-15) Ikasturte berria, eta talde gidaria ere, berria. Sasoibideko lagunak, oraingoan ere, prest aurrera egiteko, lagunarte atseginean. Asteroko irteerei ekingo diogu, asteazken eta ostegunetako pasierak; Bixi Bizi tailerrak aldiz, asteazken goizean izango dira, hilean…