25. irteera: S. Josepe ingurura!

Gaurko ibilbidean ustekaberen bat jasotzea posible. San Josepeko zubia igaro eta, harrobiruntz. Aurreraxeago eraikin baten hormak zutik, san Josepeko baselizakoak omen dira. Bertan, san Blasen irudia zegoela aipatzen da; festako egunean txokolatea eta enbolauak izaten zirela dio beste batek… Kuriositatea gure artean, gehiago jakin nahi baina ezin. Arrasate Zientzia Elkartean galdetu beharko edo…*

Aurrera, antenarako bidea hartu eta balkoi moduko miradorera. Arrasateko beste ikusmira, ezberdina, ederra hori ere! Zenbaitentzako toki ezezaguna beraz, harrituta eta liluratuta.

Bidean jarraitu, gustuko paisaia, natura indartsu… hemen sagastia, han erlauntzak, mahastiak… Poliki poliki, aldapan behera eta Gosamendira hurbildu gara. Etxe atari zaindua eta, han non Marilo Ansoategi azaldu eta sagardogintzaren prozesua eta erabiltzen duten tresneria erakusteko prest. Interesgarria guztia eta, eskertzekoa bere jarrera eta tratu atsegina.

Horrekin, gaurko ibilbidea bukatutzat eman aurretik, saldatxoa hartzera. Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako ikasleengana goaz eta haiek, giro aparta dagoenez, terrazan daukaten ortuan eskaini digute gaurkoa. Mediterraneoko hondartzen erara, hemen gure chill out. Zelako gustura egon garen! Eskerrik asko zuei!!

  • Arrasateko Udalak egina, HERRIA EZAGUTZEN gida pedagogikoan,  jarraian dagoen informazioa azaltzen da: “Markesinaren atzealdetik errekaren gainetik dagoen zubitik pasatuko gara errekaren beste aldera eta, hortik han goian San Josepe “auzoa” ikusiko dugu, 1959. urtean inauguratuta, Nuestra Señora de la Blanca izeneko ermita zegoen (harrobiaren ondoan bere aztarnak daude) eta erromeria ospetsua egiten zuten bertan”.

Informazio gehigarria:

  • http://1949arrasate.blogspot.com/2012/05/san-josepeko-baseliza-ermita-de-san.html

Arizmendi Ikastolako bizitza: Atzo bisita izan zuten Zaldibarko OLHkoek. Goizean zehar ibilaldia egin ondoren Sasoibidekoek indarrak berreskuratu zituzten Zaldibarko ortuan. Eguraldia lagun, gogoz hartu zuten OHLko sukaldaritzakoek prestatutako salda eta txorizoa. Bisitarien artean artean irakasle izandakoak, guztiak sasoi bete-betean.

                                                                    

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude