EKAINA

sasoibide+, ERRONKA: HAITZULO eta ORKATZATEGI 869.m (2025-06-04) Ekaineko lehen irteera erronka ziragarria, ametsetako toki liluragarria: Haitzulo. Araotz bidean, formazio berezia da Haitzulo; urak sortutako koba. Mila, gure laguna, izan dugu gidari. Taldean abiatu eta kobara heltzean, halako harridura sortu da…

MAIATZA

sasoibide+: BEDOÑATIK ANDRA MARI ZURIRA (2025-05-7) Andra Mari Zurira joateko bide berria erakutsi digu Marijek. 15 kilometro baino gehiago egin arren, oso gustura ibili gara. Bide ederra, paisai ezberdinak, batetik urtegia, beste batetik inguruko mendiak zutunik, eta baso artetik egindakoa,…

APIRILA

sasoibide+: MAZMELA (2025-04-02) SALBURUA (2025-04-03) Apirileko egun ilun eta bustiarekin, Gasteizera hurbildu gara Salburua ezagutzera. Egindako berreskurapen lanak eta gero, Salburua gaur egun hezegune kontinentalik garrantzitsuenetakoa da bere ingurune geografikoan. Salburua bezalako hezegune batek balio eta funtzio ekologiko anitz ditu.…

OTSAILA

sasoibide+: APOTZAGA-ETXEBARRI (2025-02-5) San Blas egunean, ohitura zaharra errepikatzen da oraindik: eztarria goxatzeko gozoki eta txokolatea bedeinkatzera eramaten dira. Aretxabaletan, Apotzaga-Etxebarriko ermitara jotzen dute tradizioa betetzeko. Abadiñoko ferian leporako, sama babesteko, lokarriak salgai izaten dira. Herri askotan, san blas opilak…

AZAROA

sasoibide+: URIBARRI GANBOA (2024-11-6) Arratsalde goxo honetan bisita berezia daukagu, Uribarri Ganboako elizara, eta han zain gure gida izango den Jose Mª Velez de Mendizabal. Aramaioarra da, eta aurten kontzeju honetako seme kutuna izendatua; agerian dago bere lotura eta ezagutza…

sasoibide+: jarindo (895 m.)

Arratsalde bero honetan Jarindora joateko aukera egin dugu. Iaz, mendi horretara joatea erronka bat izan zen, gaur aldiz, toki ezaguna. Bidean itzal ederrak, pago motzak, zaharrak izan arren, zutik, askotariko formak, lurra orbelaz estalia… toki magikoa. Pagoak, izeiak, pinuak… arbolapea…

sasoibide+: bergaratik soraluzera

Eguraldi iragarpenak kaxkarrak eta plan aldaketa. Gaur, Bergaratik, Mekolalderantz, trenbide zaharretik. Gustura denak, arin arin; eta Osintxuraino joaten bagara? Proposamen berriari baiezkoa!Ederto. Zalantzarik gabe, aurrera! Bidean bagoaz, gozatuz: baserri ederrak, naturaren berdetasunaz, artelanez, paisaiaz… Bagenuen gure lagunaren jaioterrira etortzeko gogoa,…