Aterkia lagun, Olandixoko maldan gora eskultura lerdena topatu dugu, dotorea, hiru dorreren itxura. Ramón Karrerak egina. Aurrera, Laboralaren sarreran, Jorge Oteizaren eskultura galanta, sendoa. 1974an Markinako harri beltzaz egina, «Arri ernai zaitzailea», horrela izendatu zuen bere egileak. Bidean gora baserriraino…
Etiqueta: Olandixo
Goiz frexkua Biterin. Eguzkitan beroketa ariketak egin, eta Olandixorako bidean abiatu da taldea. Erritmo onean aldapan gora: Udalaitz, eskuman; aurrean, Anboto… Baserriaren atariraino. Gurekin, Jose Ramon Bardeci eta Mila Pérez, biak Osakidetzako erizainak, eta gaurkoan, elikadurari buruzko aholkuak emateko gogoz:…
Olandixo, naturak eta teknologiak bat egiten duten berdegune handia da. Jose Mª Arizmendiarrieta pasealekuan gora abiatu, Muru, Anboto eta Udalaitzen bista ederraz disfrutatuz gain, bertako eraikinak identifikatu ditugu: Lagun Aro, Ikerlan, MCC… Laboral Kutxan sartu eta, adeitsuki hartu gaituzte Maria…