27. irteera, ikasturteko azkena!

Azken irteera bete-betea izan da. Ibilbidean zehar, Ruperren gomendioak arretaz entzun eta, bukaeran berak gidatutako luzatze ariketak egin ditugu.

Jarraian, Kultur Aten, sasoibideko lehen asanblada, ikasturtearen errepasoa egin eta hurrengorako asmoak aurkezteko. Itsasok, gure lagunak, ikusmen murriztuari buruzko azalpen interesgarria eman digu. Bukatzeko, sasoibide I Argazki Lehiaketaren epaia: Saria, Miguel Jiménezen argazkiarentzat. Aipamen berezia, aldiz, Edurne Mongek aurkeztu duenari. Azkenik, Fabianek berak landutako makila ederra eskaini die sasoibide ekimenaren sortzaileei Lorea eta Margariri. Bikoteak, emozionatuta jaso du.

Ekitaldia amaitzeko, elkarrekin mokadutxo bat hartu eta, Joxe Lz de Arkautek girotutako dantzalditxoaz gozatu dugu. Agurtu aurretik, taldearen izenean hitz ederrak eta bi orkidea ikusgarri eskaini dizkiete bi antolatzaileei. Guztiok hunkituta. Mila esker eta, AUPA ZUEK!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *