elorrio

Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Bide lasaia, baserri, zelai artean, Argiñeta nekropolira heldu arte. Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien…

guggenheim, 25 urte

Museoaren 25 urte ospatzera Bilbora hurbildu gara, eta kafetxoa hartzearen aitzakian, San Mameseko kafetegian sartu. Askori, futbol zaleak ez izan arren, espazio berezia iruditu zaigu, eta bezero baten azalpen bitxiak gustura entzun ditugu. Museorantz, paseo polita doña casilda parketik, turisten…

durango

BA DA! 56. Durangoko Azoka zabaltzeko prest eta gu bertara, aitzaki polita herria hobeto ezagutzeko. Lolik eta Loreak, gure lagunak, proposatu eta ibilaldia antolatu digute. Antzina Durango Uria inguratzen zuen harresiak zituen 6 ateetatik gelditzen den ondare bakarra da Santa…

atxondoko ibilbide berdea

Gaurko irteera Angelines eta Edurnek proposatu eta prestatutakoa da, irrikaz, autobus geltokian elkartu gara; eguraldia ere, lagun! Anbotoren magalean eta Arrazola errekako urek bustita, Euskal Herriko parajerik ederrenetako bat aurkitzen da. Atxondo bailara aldenik alde zeharkatzen zuen Arrazolako meatzeetako trenbideak.…