Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino. XIXn uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo Puerta…
Etiqueta: Aretxabaleta
Aurreko egunetako eguraldiagatik, lokatzari iheska, gaurkoan asfaltoan. Ondoko herria hobeto ezagutzera abiatu gara. Aretxabaletako santutxora heldu eta bidean beste aldera pasatu gara. Han, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea, lehen Cerrajería Valle de Lenizeko eremua zen horretan; Txarapea kaletik aurrera auzo berria,…
Aretxabaletako Udaletxeko lorategia ikusteko asmotan, bidean banku moreak mezu adierazgarriaz aurkitu ditugu, mezu zuzenak, berdintasunaren aldekoak; deigarria baita ere plazatxoaren izena. Horrek oinarrian bere historia izango du, ziur! Lorategi atsegina, ongi zaindua, erreka ondoan, udan toki freskua nonbait. Zuhaitz galantak,…
Gaurkoan Aretxabaletako bidean, San Josepeko albergan (labaderuen) geldialditxoa egin eta kontu kontari egon gara: Arrasaten zeuden albergetatik txikiena besterik ez dagoela zutik; emakumeentzat bereziki, zein bizi modu gogorra zen garai hartakoa, garbiketa lanak egitera bertara, ur hotzaz… a zer meritua…