sasoibide+: Bolinaga

Aretxabaletan, Portasoleraino joan, eta han bainuetxetik gora, Iturriondo-Bainuetxe parkean murgildu gara. Bertan, Euskal Herriko zuhaitz mota guztiak aurki omen daitezke. Toki atsegina. Bolinaga auzorantz abiatuta, ikusmira ederra; errota baserriari erreparatu diogu eta, bertako Iñakik garai bateko errota baserri bihurtuta dagoen…

Ekaineko 1. erronka!

2020-6-11 Martxoan, Covid 19aren ondorioz, eten egin ziren gure irteerak. Harrez gero, paseoak, sasoibideko lagunak… faltan bota ditugu eta berriro hasteko gogo bizia sortu da gure barnean. Ekainean erronka horri heldu diogu: Barrenatxo Errotaren berritze lanak ikusteko irteera. Eli Alzolak…

Eskoriatza hobeto ezagutzen!

2020-3-5 Hau euri zaparrada, eskerrak Ibarraundi museora joatekoak ginela! Han, Lorentxo Altubek (arrasatearra) osatutako musika instrumentu bilduma ederraz gozatzeko aukera: ttun-ttuna, adarra, alboka, xaramelak, txalaparta makilak (egur ezberdinez eginak). Saioa Altzua gidari dugula, museoko espazio anitzetatik pasatzean, beti ikasteko zerbait.…