26. irteera: Balenciaga Museora, Getariara!

Cristóbal Balenciaga Eizaguirre Getarian jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, langileen familia batean. Aita arrantzalea zen eta ama jostuna. Balenciaga bera,  jostuna eta moda diseinatzailea izan zen, mundu zabalean ospetsua, Balenciaga moda-etxearen sortzailea. Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute eta, ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du.  2011an, Getarian Balenziagari eskainitako Museoa inauguratu zuten.

Cristóbal Balenciaga Museoaren bilduma, bere ibilbilbide profesionalari zein profilari lotuta dago; izan ere, Getariako diseinatzaile ospetsuak XX. mendeko goi-mailako joskintza menderatu zuen.

Eta guk, sasoibide taldeak, ikasturte amaierako irteera berezia Balenciaga museora egin dugu. Garibaiko geltokian, aurpegi alaiak, denak prest. Eskolako ibilaldiko “urduritasuna” somatzen da, eguna lagunekin pasa etxetik kanpo, ez dago plan hoberik!

Zarautzen primerako giroaz, Getariarantz abiatu, itsas ertzeko bideaz gozatuz, bagoaz pausu biziaz, nekerik gabe. Museoko azalpenak adi adi entzun eta ikusitakoaz liluratuta. Merezi izan du!

Zarautzen gustura bazkaldu ondoren, malekoian paseatu eta poliki poliki bus geltokira. Egun ederra gaurkoa ere!!

Informazio gehigarria:

  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Cristobal_Balentziaga
  • https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ezagutu/cristobal-balenciaga/
  • https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ezagutu/oraingo-erakusketak/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude