Categoría: 2021 / 2022
Gaurko beroaren ostean, freskagarria zein gustura!! INFORMAZIO OSAGARRIA https://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/santa-luzia-baseliza/ermita/elorrio/-iguria/fichaconsulta/60820&origen=MOSAICO&pagina=1 https://proba-itziar.webnode.es/edificios/patrimonio-inmueble/ermitas/santa-lucia/
Gaur bertatik bertara, Monterronetik hasi eta herriko bira egitera abiatu gara. Lagunarteko atsegina, eguraldia ere, gozagarria. Erreka bazterreko kala horien jatorria Uribe baserriko baratza izango da, seguru, lora ederrak izaten ohi ziren bertakoak eta, dio gure lagun Marijek. Egia esan,…
San Joxepetik gora, Deba ondoko baratzari begiradatxo bat, lorategi bat dirudi! Aurrera, eta zubitik pasa harrobirantz. Hemen, Arrasateko balkoia deitzen diogun tokira heldu, eta gaurkoan ere bertako ikuspegiaz liluratuta. Bidean aurrera, basoan egin den garbiketaz harritua, makina bat lan egin…
Besaide edo Betsaide mendi txikia da, itsas mailatik 564 metrora. Oso leku berezia da, Euskal Herriko hiru probintziek puntu horretan bat egiten dutelako, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak hain zuzen ere. Guk, gure hiru lagunei esker, Udala auzoraino autoz igo gara, handik…
Gaur San Prudentzio egunez (apirilak 28), sarri errepikatzen den eguraldiaz, euripean abiatu gara; apirilean ez da harritzekoa, beraz, aterkiak hartu eta santuaren izeneko elizarantz abiatu gara, Bergarako Elorregi auzora, hain zuzen ere. Antzina ere Elorregi izenaz ezagutzen zen. Garai hartan…
Arratsalde iluna, euritan hastear… Abia gaitezen ba! Olandixotik gora, bidean ur putzuak, lokatz apur bat… tartean zizare galanta. Zaparrada etengabea; giro ilun horretan ikusgarriagoa da udaberriaren agertzea: berde tonu ezberdinak, argiak, ilunak, biziak; gerezi eta pikondoen fruituak azaltzen… Izurietara heltzear,…
Ekimen berria Arrasaten: 55 urtetik gora duten pertsonentzako kirol berria ezagutzeko deialdia, eta sasoibideko zenbait lagun bertaratu dira. Hori da sasoia!! Jakin mina gure lagunek, eta Mojategiko zelaira hurbildu. Han gustura eta asteazkenetan jarraitzeko asmotan!! Ekipo polita osatzen dute. Aupa…
Arizmendi Ikastolako Erizaintzako ikasleek antolatutako Lehen Laguntzak tailerrean parte hartzeko aukera gaurkoan. Askotariko gaiak landu ditugu: Ergonomia eta Traumatismoak batetik, Zauriak eta Erredurak bestetik, eta azkenik, RCP, OVACE eta Konbultsioak. Atal bakoitzeko ezagutza teorikoaz gain, praktika gidatuak egiteko aukera ere…