Zer da SASOIBIDE?

Ingurura begiratu, eta adinean gero eta gorago doan gizartea ikus dezakegu. Hala ere, helduok sarri ez dugu gizarte aktiboan parte hartzen. Baina badakigu adinean aurrera joan arren indar eta ilusio handia dagoela, eta hori aprobetxatu nahi dugu. Horretarako, osasuna bere osotasunean garatzeko ibilbideak prestatu nahi ditugu, nahi duen orori batzeko aukera emanez.

Zein onura eta ahalegin eskaintzen dizkie pertsona nagusiei?
Ibilbide horien bitartez, osasun esparru ezberdinak lantzeaz gain, harreman sarea zabaltzeko aukerak eta Arrasate zein inguruko altxorrak ezagutzeko bidea eskaintzen dio egitasmoak. Eta, nola ez, lanari utzi ondoren, gauden kolektiboa ahaldundu, agerian jarri eta baloratzen laguntzen du.

Ibilaldietara nor batu daiteke?
55 urtetik gorako edonor dago gonbidatuta, baita zu ere! Hamaika txoko ditugu, gainera, Arrasate inguruan ikusteko! Zatoz gurekin!