Gaurko bixi-bizi tailerrean zoru pelbikoa indartzearen garrantzia eta onurak aipatu ostean, horretarako egokiak diren ariketak erakutsi dizkigute gaurko irakasleak Izadi Urkiola, Itsasne Goienetxe, Uxue Zubizarreta eta Txomin Frutosek. Mugimenduak arnasarekin lotuak, arnasa botatzean sabel ingurua gogortu, oreka zaindu… gaurkoa egiteko…
Categoría: Egindako irteerak
Autobusean Aretxabaletara, portasol, eta handik Mendiolako bidetik Bolinaga zeharkatu dugu. Lolik bertako errota ikusten egon ginela gogoratu du, memori oso ona du gure lagunak, alajaina. 2021eko maiatzean izan ginen bertan; gaurko eguraldia, ordukoarekin alderatuta, muturrekoa da. Giro iluna eta hotza…
Jantzi egokiak eta aterkia hartuta, goaz paseoan. Euria egin arren, atzoko elurrak oraindik hor dirau, paisaia edertuz. Deba ertzetik, adi joanez gero, badago zer ikusi: elurra urtzerakoan hartzen dituen forma bitxiak, piku arbolan kimu berriak mugitzen hasita… Pausu biziaz ibiltzea,…
Portaloian pertsonai berria bankuan… eta gu paseatzera, Garagartzarantz! Eguraldiaren aldarte ilunari iskin egin, eta bidean aurrera, bizi-bizi. Eliz atarian aterpe hartu eta ornamentazioari erreparatu diogu, erdi ezkutuan dagoen habi txikiari ere bai. Zaparradak etenik ez, euri zein elur bustia… malutak…
Kaixo, urte berri on! Lagun talde ederra gaurkoan; ongi etorri lagun berriei, orain, hoztu aurretik beroketa lanak egin eta abia gaitezen! Bidea ezaguna, eta dagoen freskurari aurre egiteko pausu biziaz santutxora heldu, eta eguzki epeltasunean datorren asteko irteerarako (Elorrio) oharrak…
Urte berriari ongietorria mendi tontorrean egiten diote askok, guk ere antzeko zerbait egitea pentsatu dugu. Mende erditik gorako tradizioari jarraiki, eskualde bakoitzeko mendigoizaleek inguruko mendietako maldetan gora hasiko dira. (Berria). Ospakizunerako, motxiletan gutiziaren bat sartu, eta lagunartean, alai, ilusioz, jostari,…
Gipuzkoan azokarik ezaguna eta barazkien prezioetan erreferentea, Ordiziakoa da; asteazkenetan egiten da, eta gaur gertutik ezagutzera bertaratu gara. Espazio berezia (1925), altuera handiko zutabeak, jauregiz inguratua… Hor aurrean, txukun eta dotore jarritako mahaietan, denetariko barazki ederrak; horien artean mihura, gertu-gertu…
GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Indarra lantzeko etxean eskura dauzkagun tresnak erabiltzea izan da gaurko berezitasun bat. Saiatu gara, proposatutakoak egin eta gustura. Gure eskerrik beroenak gure gidariak izan diren ikasleentzat: Daniel…
Giro ederraz eta eguzkitan abiatu gara, baina bidea moztuta aurkitu dugu; Bergarako epaitegiaren sententziak babesten omen du pertsonen pasorako bidea moztuta edukitzea. Udalako bidera irten eta aurrerago, ezkerrera, garagartzarako bidea. Arteagara heldu eta aurrera, AHTren plataformaraino. Aldapa handiak, baina neurria…