24. irteera: Ternua bisitatzera!

Kataide poligonora heldu, eta Ternuan gure zain, Edu Uribesalgo. Arrasaten gehienok ezagutzen dugu enpresaren garapena; hala ere, protagonista eta eragileetariko baten ahotik entzutea oso interesgarria izan da. Ibilbidea ezagutzea: hasierako ideia, zalantzak, arazoak, kezkak, arrakasta, hausnarketak… esanguratsu bezain hunkigarria. Anai arreben arteko ametsa gauzatuta, egun Ternua enpresa sendoa.

1988an, Astore abiatzen da, gizartean sortu diren kirol jantzien premiei erantzuteko, kalitatea, funtzionalitatea, diseinua eta teknikotasunari garrantzia emanez. 1993an, Iñurrategi anaien erronkan lagun izan zen, Everestera igotzeko jantzi teknikoa eginez. Guztientzat desafio galanta eta, arrakasta!

1994an, Ternua sortu zuten. Berrikuntza, iraunkortasuna,  jasangarritasuna eta konpromisoa helburu zituztela. Lau bale adoptatu eta, hortik hartu zuten markaren ikurra, zetazeo baten isatsa. Munduko 14 mendi altuenak eskalatzeko abenturan, Alberto eta Felixi lagundu, baita Juanito Oiartzabali ere.

2006an, ingurumenaren aldeko bidean, pausu sendoak eta aintzindariak ematen hasi ziren. Arrakastaren lekuko, jasotako sariak, ugari. Berrikuntzak ugari dira: bere ehunak garatzen hasi ziren, kotoi organikoa (pestizidarik gabekoa); luma birziklatua eta tratamendu hidrofugoa duena; arrantzaleen sareaz sortutako ehuna; intzaur oskolekin eginiko tinte naturala; PFC-ak (fluorokarbonoak) produktuetatik desagerraraztea; poltsetako plastiko biodegradablea… Hori guztia lortzeko ikerketa etengabekoa da. Alor horretan, Ternua da munduko lehen bost enpresen artean.

Eta aurrean, ikerketa eremua zabala du: oliben hezurrak, ardilatxaren ilea, kafe hondarrak… proiektu berriei beti zabalik.

Egun, Ternua Groupen astorez gain, beste bi marka: Lorpen (Etxalar), galtzerdi teknikoak eta Loreak (Gipuzkoa), moda. Guztien artean, funzionalitatea eta estetika zaintzea dute helburu; horrez gain, pertsonen osasunarekin zein ingurumenarekin duten konpromisoa ezin aipatu gabe utzi.

Harrituta eta oso gustura bukatu dugu bisita. Ezezaguna guztiontzat gaur entzundakoa. Harrotasun sentimendua ageri, gure herrian horrelako planteamendua duen enpresa ezagutzean. Zorionak, eta eskerrik asko, Edu!

Informazio osagarria:

  • https://www.astore.es/es/compania/historia
  • https://www.ternua.com/es/eu/historia/
  • https://eco-circular.com/2019/02/07/ternua-gana-el-premio-internacional-por-su-mono-de-esqui-hecho-con-redes-de-pesca/
  • https://www.tradesport.com/ANY/20160120/ternua-galardonada-premio-ispo-award-gold-winner-2016.aspx

Rosa Otaduirekin bat eginez: jaso ezazu gure indarra eta zatoz berriz ere gurekin!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *