Antzuolara joatea otu zaigu gaurkoan. Bergaratik abiatu, trenbide zaharretik, eta Milak, gure lagunak gidatuko gaitu, bai horixe! Bergara, bada, estrategikoa zen. Trenbideen bidegurutzea zen. Mekolalde zen ardatza, eta bertatik bi trenbide abiatzen ziren. Beraz, bi tren geltoki zeuden Bergaran: goikoa…
Categoría: 2023 / 2024
Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura! Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek…
GIKAIko ikasleak, beraien azterketak egin eta gero, guretzako prestatu duten saiorako gertu. Hor gure gidari izango direnak: Ander, Jon, Borja, Danel, Iker eta Peru. Gaurko saiakeraren helburua oreka eta koordinazioa lantzea da, beraz, horretarako lagungarria den dinamika aurkeztu digute. Taldeka,…
Gertu daukagu Elorregi, San Prudentzio, eta sarritan joaten gara bertara; askotan, gure helmuga izaten da, errotondaraino heltzea. Heldu eta buelta, Arrasaterantz. Baina gaurkoan auzora hurbiltzea da gure helburua. Bertaratzea. Eta horretarako, Marije izango da gure gidaria Elorregidomiñena etxea. Laukizuzen erako…
Arantzazura autobusean heldu, Iturrigorrirantz abiatu hala, UDAZKENAren ongi etorria sentitzen dugu. Orbelaz estalitako bideak, hori kolorearen paleta osoa ikusgai; goroldioa, kolore berde bizia, harro-harro, enborren babesa, itxura leun-leuna du… Usaina ere berezia, orbelarena, lurraren hezetasunarena, perretxikoena… Entzumenak ere soinu bereziak…
Arratsalde polita hasieran, baina bukaerarako aterkiak zabaldu beharrean izan gara. Paseo polita, Zigarrolako balkoiko ikurriñatik beste bateraino. Baina, geldialditxo bat balkoian jarri dituzten mahai eta bankuak. Erosoak! Lanpernak eta bestelako perretxikoren bat ere ikusi ditugu, urri xamar oraindik, ea hurrengo…
Gaur Bixi-Bizi tailerraren lehen saioa izango dugu GIKAIko ikasleekin, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan, gimnasioan hain zuzen. Bertaratu gara eta han gure zain sei ikasle, bost mutil eta neska bat. Guretzat garrantzitsua den indarra lantzeko ariketak egingo ditugu bereziki. Hirunaka, proposatutakoak egin…
Marea arrosa Donostiara itzuli da! Batu egingo zara? 2023ko urriaren 29an, igandea, Katxalin Martxa Solidarioaren 9. edizioa egingo da, BioDonostia Zentroko bularreko minbizia ikertzeko. KATXALINek antolatu du, eta goizeko 11:00etan aterako da Alderdi Ederren (Donostia) (Katxalin.org) Katxalin elkartearen deialdiarekin bat…
Gaurko giro bustia, euria goian behean; aspaldiko partez. Gustura ikusi dugu euria, baina paseatzera bost lagun besterik ez da animatu! Euripean ibiltzea ahaztuta nonbait, eta babesa aukeratu. Ulergarria, bai. Gaurkoan, paseoaren onena, zalantzarik gabe, osteko salda! Horretara, beste lagun batzuk…